204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARLEGI

1. eta 2. aldaketak 2021eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Arlegiko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarreko 1. eta 2. aldaketak, kreditu transferentziak egiteko.

Erabaki hori jendaurrean izan da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondotik 2021eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26koan. Jendaurreko aldia iragan, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1. AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia.

GASTU PARTIDA

AZALPENA

ZENBATEKOA

9200 63200

Haurren jolastokia konpontzea, 1. fasea

7.000 euro

“Haurren jolastokia konpontzea, 1. fasea” aurrekontuko partidaren kreditua 8.228 euro gehituko da.

Kreditua hartuko da aurrekontuko partida (gastuak), hauetatik:

–3380 22620 “Festetako gastuak”: 4.000 euro hartuko dira.

–4121 21000 “Basoberritzeak”: 4.028 euro hartuko dira.

–9200 23000 “Dietak eta bide-sariak”: 200 euro hartuko dira.

2. AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia.

GASTU PARTIDA

AZALPENA

ZENBATEKOA

3370 21200

Pilotalekuko argiak aldatzea

3.260 euro

“Pilotalekuko argiak aldatzea” aurrekontuko partidaren kreditua 740 euro gehituko da.

Kreditua hartuko da aurrekontuko partida hauetatik:

–9200 22400 “Aseguruak”: 268 euro hartuko dira.

–4121 21000 “Basoberritzeak”: 472 euro hartuko dira.

Arlegin, 2021eko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, Christian Waskonig.

Iragarkiaren kodea: L2112785