202. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

283/2021 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan osasun publikoko ikuskatzaileen 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko. Horrez gainera, kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzen da, langileek epaimahai horretan izanen dituzten ordezkariak izendatzen dira eta oposizioaldiko lehen ariketa egiteko eguna zehazten da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 136/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan osasun publikoko ikuskatzaileen 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko. Deialdi hori 2021eko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23koan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak uztailaren 26an emandako 260/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen erreklamazioak egiteko eta, akatsik izanez gero, haiek zuzentzeko. Ebazpen hori 2021eko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6koan.

Erreklamazioak egiteko eta balizko akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea, langileek epaimahaian izanen dituzten ordezkariak izendatzea eta oposizioaldiko lehen ariketa egiteko eguna finkatzea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan osasun publikoko ikuskatzaileen 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko. Zerrenda hori eranskinean dago.

2. Osasun publikoko ikuskatzaileen deialdiko kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea, Nafarroako Albaitarien Elkargo Ofizialak izendatutako ordezko epaimahaikidea aldatu baita: Oscar Javier Basterra Gulina jauna arituko da Juan Ramón Ostiz Apezteguía jaunaren ordez.

3. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langileen ordezkariek kalifikazio epaimahaian izanen dituzten ordezkariak izendatzea: Carlos Sánchez Ratia jauna, epaimahaikide titular gisa, eta Javier García Ullate jauna, ordezko epaimahaikide gisa.

4. Aditzera ematea oposizioaldiko ariketa 2021eko azaroaren 20an eginen dela, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian (Arrosadiko campusa, z.g., Iruña).

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 23an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua, Miguel Garatea Crelgo.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Txanda irekia.

–Onartuak:

AGUADO SANJURJO, RAQUEL

ALVAREZ AZCONA, IÑIGO

ALVAREZ MARTINEZ, FERNANDO

ANDRES EISENHOFER, IÑIGO

ANDUEZA ORDUNA, MIGUEL MARIA

AQUERRETA APESTEGUIA, MARIA YOLANDA

ARANGOA LEGARRA, RICARDO

ARRIETA ANIZ, MARIA CRISTINA

ARTOLA IGARZA, JUANA MARIA

ASIAIN AZCONA, ALBERTO

AYENSA MADURGA, ROSA MARIA

BASTERRA GULINA, OSCAR JAVIER

BATALHA GONÇALVES SOUSA, RITA

BAUTISTA FERNANDEZ, SARA

CABODEVILLA ABADIA, ANA ROSA

CARRERO ALEA, SOFIA

CASADO ARBONIES, NORA

CASADO MARTINEZ, MARIA SUSANA

CASI VELAZ, MARIA EUGENIA

CHACON REBOLE, MAITE

CLEMENTE MARTIN, OSCAR

DE LA LASTRA VELAYOS, CRISTINA

DE LA MORENA VELAZQUEZ, RUBEN

DEL RIO GIL, ITSASNE

DIAZ FERNANDEZ, JAVIER

DÍEZ ATIENZA, ELENA

DIEZ FEO, TEOFILO

DOLZ LLANDRES, ANGEL MANUEL

ECHARTE SUNSUNDEGUI, SARAI

EGUILUZ JIMENEZ, NEKANE

ELARRE LOINAZ, ITXASO

ELORZ ARAMBERRI, ROMAN

ERRAZQUIN GAMBOA, MARIA DEL CORO

ESTEBAN GIL, ADRIANA

ETXABE LEJARDI, MAIALEN

EZQUERRO BACIGALUPE, MARIA JESUS

FERNANDEZ ROMERO, MARIA JOSE

FERNANDEZ SANZ, CRISTINA

GAGO JANSA, MERITXELL

GALLEGO ESCRIBANO, ELENA

GANUZA BORREGA, BEATRIZ

GARCIA MARTINEZ, ANA ROSA

GARCIA MERCADAL MENDICUTI, DIEGO

GARDE LECUMBERRI, ANGEL MARIA

GIL ANDUEZA, ELENA

GIL ENCISO, LUIS CARLOS

GOITIA VILLATE, AMAIA

GONZALEZ CAVANILLES, COVADONGA

GONZALEZ HERNANDEZ, OLAIA

GONZALEZ SANCHEZ, JAVIER

GOÑI ALVAREZ DE EULATE, EVA PILAR

GURPEGUI PORTOLES, ESTHER

HERNANDEZ DOVAL, IÑIGO

HERNÁNDEZ SAURA, MARÍA DOLORES

HERRERO GIL, AIDA JUDIT

HUALDE IRIBARREN, IDOIA

IRAIZOZ AGUERRI, EDURNE

JAKA LAKUNTZA, MAIDER

JAVIERRE NAVARRO, JAIME

JIMENEZ SOLIS, ROSENDO

JUGAND MUGUETA, NORA

LETURIA BENGOA, MIREN NEKANE

LOBERA OLLETA, VEGA MARIA

LOINAZ MARIEZCURRENA, YON

LOPEZ CERRO, MARIA TERESA

LOPEZ ESCARCENA, ANA MARIA

LOZA SOBRON, BLANCA

MAESTRE REINARES, MARIA ELENA

MARTIN GIL, MARIA MERCEDES

MARTIN MUVILLA, ADRIAN

MARTINEZ LUIS, JAVIER

MAYORAL ALEGRE, FRANCISCO JOSE

MEDINA SADABA, ANA

MENDAZA MARTINEZ DE LAPUENTE, M.ª LUISA

MENDIZ GIL, CARLOS

MIGUEL OLIVITO, MARIA BEGOÑA

MINTEGUI EGUREN, JOSEBA

MIRANDA LOPEZ, ALICIA

MOLTO SARASA, RAQUEL

MORENO MEDIAVILLA, YAIZA

NAVARRO SANZ, PEDRO

NICOLAS SOLER, CLAUDIA

OSA LOIDI, LEIRE

PAGONABARRAGA LIZUNDIA, AINARA

PASCUAL MARTINEZ, LUIS

PEMAN CALVO, ANDRES

PENA FORMOSO, RAQUEL

PEREZ GARCIA, RAQUEL

PEREZ LUQUI, RAQUEL

POVEDA URKIXO, IRATI

PRIETO MARTIN, SILVIA

RODRIGUEZ GARCIA, SARA

RODRIGUEZ GOÑI, ANDREA

RODRIGUEZ VALCARCE, FRANCISCO IGOR

ROJO ALVARO, DIEGO

SANTOS LOBATO, JOSE LUIS

SORANDO MUÑOZ, DIEGO

SUINAGA LANDA, ESTHER

UGALDE IBARRA, IRAIA

URRA LEZAUN, MARIA LUISA CARMEN

URREA BARRIGA, MARIA

VILLANUEVA ALDAYA, NEREA

XAIXO FERRER, ANA IRENE

YUNTA GONZALEZ, JUAN RAMON

ZAPIRAIN IRAZU, NAGORE

–Excluidos:

GARCIA SANCHEZ, LOURDES (1)

PASCUAL-SALCEDO ECHAZARRETA, LAURA (1)

PEREZ RODRIGUEZ, MARGARITA ALEJANDRA (1)

SALAZAR AGORRIA, EIDER (1)

Igoera txanda.

–Onartuak:

IRISARRI GOÑI, MARIA GORETTI

–Baztertuak: inor ez.

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Ez frogatzea betetzen duela 2.1.1 d) oinarrian eskatutako baldintza.

Iragarkiaren kodea: F2112851