202. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

74/2021 FORU DEKRETUA, abuztuaren 18koa, Marina Malvido Goñi andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Gai Juridikoen eta Kudeaketaren zuzendariorde izendatzen duena; institutua Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago.

Urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren Estatutuen 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendariordetzen titularrak, foru dekretu baten bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abuztuaren hemezortzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Marina Malvido Goñi andrea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikitako Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Gai Juridikoen eta Kudeaketaren zuzendariorde izendatzea. Izendapenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Berdintasunerako Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren ordez (Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 43/2021 Foru Dekretua, abuztuaren 3koa).

Iragarkiaren kodea: F2112748