200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1731/2021 EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa institutuei eta Navarrabiomedi atxikitako 7 laguntzaren 2021eko deialdia, Talentua Erakartzekoa eta “La Caixa” Fundazioak finantzatua.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeko Batzorde Iraunkorrak 2021eko maiatzaren 7an egindako bileran erabaki zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa institutuei eta Navarrabiomedi atxikitako 7 laguntzaren 2021eko deialdia onestea, Talentua Erakartzekoa eta “La Caixa” Fundazioak finantzatua.

Ikusirik Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Unibertsitateko Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren egiaztagiria.

Ikerketarako errektoreordeak egindako deialdi proposamena ikusirik.

Kontu-hartzea geroago egin da, kontu-hartzailea ez zegoelako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa institutuei eta Navarrabiomedi atxikitako 7 laguntzaren 2021eko deialdia onestea, Talentua Erakartzekoa eta “La Caixa” Fundazioak finantzatua, ebazpen honen eranskinean adierazitako oinarriekin bat etorriz. Laguntzek urtebeteko iraupena dute, eta urteko soldata gordina 34.000 euro euro da.

Bigarrena.–320.556,66 euro-ko gehieneko gastua baimendu da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko gastuen aurrekontuko partida hauei egotziko zaie zenbatekoa, eta beharrezkoak diren doikuntzak eginen dira deialdiko laguntzak emateko ebazpenean, kontratuen hasiera-egunak kontuan hartuta.

–2021eko aurrekontua:

  • 33.0/30.00.7764/131.08.–Ikertzaileak: 19.833,33 euro.
  • 33.0/30.00.7764/160.00.–Gizarte Segurantza: 6.227,67 euro.

–2022ko aurrekontua:

33.0/30.00.7764/131.08.–Ikertzaileak: 225.991,33 euro.

33.0/30.00.7764/160.00.–Gizarte Segurantza: 68.504,33 euro.

Hirugarrena.–2021eko abenduaren 1ean hasiko dira kontratuak.

Laugarrena.–Aukera egonen da laguntzen zenbatekoa eta kopurua handiagotzeko, deialdia finantzatzeko aurrekontu handiagoa baldin badago, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 31. artikuluan ezarritako moduan.

Bosgarrena.–Ebazpen hau helaraztea “La Caixa” Fundazioaren arduradunari, bai eta Ikerketarako errektoreordeari, Aurrekontu eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Kontu-hartzailetzari eta Gizarte Kontseiluaren Batzorde Ekonomikoari jakinaraztea ere.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko ohol elektronikoan argitara dadila agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 17an.–Errektorea, Ramón Gonzalo.

TALENTUA ERAKARTZEKO 7 LAGUNTZAREN DEIALDIA. NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKERKETA INSTITUTUEI ETA NAVARRABIOMEDI ATXIKITAKO LAGUNTZAK DIRA, 2021EKOAK, ETA “LA CAIXA” FUNDAZIOAK FINANTZATZEN DITU

1731. ebazpenaren eranskina

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, azken urtean, bere jarduera zientifikoen berregituraketa garrantzizkoari ekin dio, Ikerketa Institutuak sortuz. Institutu hauen ezaugarriak dira beren ikerketa-lerroak diziplina anitzak direla, helburuak handiagoak direla eta ikusgarritasun zientifiko handiagoa dela. Ikerketa-egiturak finkatzeko, beharrezkoa da ikertzaileak erakartzeko programak edukitzea, zientzialaririk hoberenak institutu horietan sar daitezela, bikaintasunezko ikerketa egiteko, eta institutuen baitan egiten diren garapenak bultzatzeko.

Horrez gainera, Plan Estrategikoak hurrengo urteetarako helburu estrategiko gisa jasotzen du ikerketa institutu horiek egonkortzea.

Beste alde batetik, “La Caixa” Fundazioarekin eta Nafarroako Kutxa Fundazioarekin finantzaketa-hitzarmen bat izenpetu da, eta han aurrekontu-zuzkidurak daude talentua erakartzeko laguntzak finantzatzeko.

Kontuan hartuz gogoeta hauek guztiak, Ikerketa Batzordeak proposatu du ikerketa institutuei atxikitako laguntzen deialdi hau onestea, talentua erakartzeko.

I. KAPITULUA

Deialdiaren xedea eta modalitateak

1.–Laguntza modalitateak.

Unibertsitateko ikerketa institutuei eta Navarrabiomedi atxikitako 7 laguntzen deialdia, talentua erakartzeko, deialdian dauden xedapen komunek eta berariazkoek arautuko dute, eta laguntzak emateko behar besteko aurrekontua beharko da. Deialdian laguntza hauek daude:

–Laguntza 1 InaMati atxikia.

–Laguntza 1 ISC institutuari atxikia.

–Laguntza 1 INARBE institutuari atxikia.

–Laguntza 1 IS-FOOD institutuari atxikia.

–Laguntza 1 I-COMMUNITAS institutuari atxikia. Institute for Advanced Social Research.

–Laguntza 1 IMAB institutuari atxikia. Institute for Multidisciplinary Research in Applied Biology.

–Laguntza 1 NavarraBiomed institutuari atxikia.

II. KAPITULUA

Xedapen komunak

2.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena:

2.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruña // Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, autonomia-erkidegoetako administrazioetako erregistroetan, administrazio lokala osatzen duten erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan. Alegazioa posta bulego batean aurkeztea erabakitzen bada, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistrora bidali baino lehen.

Eskaera posta bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetako bulegoetan aurkeztuz gero, eskabidearen kopia bat helbide honetara igorriko da: servicio.investigacion@unavarra.es.

NUPen egoitza elektronikoan ere aurkezten ahal dira modu telematikoan, helbide honetan hain zuzen:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

“Erantsi fitxategiak” eremuan, 3. oinarrian aipatzen diren dokumentuak aurkeztu behar dira.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1ean hasi, eta irailaren 15ean bukatuko da. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Oro har, laguntza bakoitzerako eskatzen diren bete beharreko baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, gehienez ere hilabeteko epean, Ikerketako errektoreordeak emandako ebazpen baten bidez, onartutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko da, baita eskaturiko laguntzarako eskakizunen bat ez egiaztatzeagatik edo eskaturiko agiriak ez aurkezteagatik baztertutakoena ere. Ebazpena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da. Ebazpen horretan 5 egun balioduneko epea emanen zaie eskatzaileei, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hautemandako akatsak zuzendu edo erreklamazioa aurkez dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ez da tramitera onartuko.

2.3. Ikerketako errektoreordeak erreklamazioak erabaki eta ebazpen bat emanen du deialdi honetako eskaera onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da. Ebazpen horren aurka, interesdunek zilegi dute berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegia, gehienez ere bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.4. Institutu edo zentro bakoitzeko batzorde iraunkor edo betearazleak onartutako eskaerak baloratuko ditu, deialdi honetako 11. apartatuan laguntza bakoitzerako ageri den baremoaren arabera, eta eskatzaile bakoitzak lortutako puntuazioak onetsiko ditu. Puntuazioak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira. Behin-behineko puntuazioen kontra, erreklamazioa aurkezten ahal dute interesdunek 5 egun balioduneko epean, puntuazioak argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.5. Institutu edo zentro bakoitzeko Batzorde Iraunkor edo Betearazleak erreklamazioak ebatzi, lortutako puntuazioak onetsi eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko ditu eskatzaileak. Horretaz gainera, laguntzak esleitzeko proposamena onetsiko dute puntuaziorik handiena lortu duten eskatzaileen aldekoa eta Unibertsitateko errektoreari bidaliko diote. eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da.

Azaroaren 20a baino lehen, errektoreak ebazpen baten bidez onetsiko du deialdiko laguntzen esleipena, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da. Ebazpen horren aurka, interesdunek zilegi dute berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegia, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.6. Honako esteka hau da sarbidea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikora:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/tablon-electronico/investigacion

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoa da deialdi honen behin-behineko eta behin betiko ebazpenak argitaratzeko bitarteko ofizial bakarra, nahiz eta horrek ez duen eragotziko laguntzen eskabidean adierazitako helbide elektronikoetara modu osagarrian eta ez-ofizialean interesdunei bidaltzea deialdiaren tramitazioarekin eta ebazpenarekin lotutako abisuak eta komunikazioak.

3.–Eskaeren aurkezpena:

a) Inprimaki arautua, zeina helbide honetan deskargatzen ahal baita https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/todos/%20ayudas-captacion-de-talento?languageId=100000. Eskaera bete eta gero sinatutako ale bat aurkeztu behar da Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatutako dokumentazioarekin batera. Izenpetzeak eta eskaera aurkezteak esan nahi du deialdi honetan ezartzen diren oinarriak onesten direla.

b) Curriculuma Ministerioak ezartzen duen formatuan, edo antzekoan. Curriculum horrekin batera adierazitako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztuko dira, inprimaki normalizatuan ezartzen den zerrendaren arabera zenbatua eta ordenatua. Agiriz egiaztatutako merezimenduak baino ez dira baloratuko, merezimenduak aurkeztea eta egiaztatzea ez baita deialdiko betebehar baztertzailea. Eskatzaileak dokumentazio hori aurkezten ez badu, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko, eta ez du eskatuko merezimendu horiek egiaztatzeko.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

c) Baloratu beharreko argitalpen zerrendaren inprimakia. Adierazi baloratzeko aukeratutakoak.

d) Garatu beharreko ikerketa-proiektua.

e) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

f) Laguntza-deialdi honetan aurkeztu den tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

g) Egindako egonaldiaren frogagiriak, datak ere adieraziz.

h) Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egonen, baina hala dela adierazi beharko dute idazki batean. Idazki horretan, zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen identifikatu behar dute.

i) Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatziak badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

4.–Laguntzen araubide juridikoa.

4.1. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezarritakoak izanen dira, baita aplikatzekoa zaien legeria indardunean ezartzen den beste edozein ere.

4.2. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu kontratuak.

4.3. Institutu edo ikastegi bakoitzeko zuzendariak eginen ditu behar diren tramiteak onuraduna Institutuari atxikia izan dadin.

4.4. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

4.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza edo beka batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, betiere Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetako parte-hartze baimenduak, eta 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aplikatuz egindako kontratuak (2007ko apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen aipatu legea).

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Ikerketako errektoreordearen arabera emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez dioten jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak.

5.–Onuradunen betebeharrak.

5.1. Onuradunak laguntza onartzeak deialdi honetan ezarritako arauak onartzea dakar berekin, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

5.2. Onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

5.2.1. Laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez badira, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik kontratua sinatzeko jakinarazpena jaso eta 5 eguneko epean sinatzen ez bada.

Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, Institutuko zuzendariaren oniritziarekin, sarrera atzeratzeko baimena eman dezake, horretarako larritasun handiko arrazoiak daudenean.

5.2.2. Esleituriko ikerketa institutuan bere lana probetxamenduz egitea.

5.2.3. Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituen informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, Institutuko zuzendariaren baimenik ez badu.

5.2.4. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, lana burutzen ari den ikerketa institutuko edo zentroko zuzendariak ontzat emanak.

5.2.5. Laguntzak iraun duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta “La Caixa” Fundazioak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren babesean jasotako finantzaketa izan dutela.

5.2.6. Laguntzaren aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, institutuko edo zentroko zuzendariak ontzat emana eta lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera. Hurrengo deialdietan horrelako laguntzak berritzeko eskaerak balioestean, txosten hau aintzat hartzen ahalko da.

5.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru kopuruak itzuli behar izatea, beharrezkoa bada, hala agintzen baitu dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak.

5.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek institutuko edo zentroko zuzendariaren sinadura daukan idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman. Zilegi izanen da kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren bajak betetzea deialdi honetako gainerako eskatzaileen artean, laguntzak emateko ebazpenean onetsitako balioespenean ezarritako ordenaren arabera. Laguntzari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar da beranduenez.

5.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile eskubideak aitortuko dizkie, lortzen lagundu duten emaitzen gainekoak, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan betiere.

6.–Onura sozialak.

Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte laguntzen onuradunek.

7.–Irakaskuntza.

7.1. Laguntzen onuradunek zilegi dute baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean irakaskuntza lanetan laguntzeko, Institutuko zuzendariak eta ukitutako saileko zuzendariak ados daudela adierazi ondoren. Lankidetza horrek, gehienez, laurogei ordu hartuko ditu urte bakoitzean, eta ez da kontabilizatuko Sailaren ikasketak antolatzeko planean.

7.2. Irakaskuntzaz arduratzen den Sailari dagokion Laguntza Administratiboko Unitatean eskatuko da baimena, Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 30ean onartutako prozeduraren arabera.

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/todos/%20colaboracion-investigador?languageId=100000

8.–Laguntzen etendura.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22 c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten eginen da kontratuaren denboraren konputua: aldi baterako ezgaitasuna, arrisku handiko haurdunaldia, amatasuna, adopzioa edo harrera, arriskua bularra ematean eta aitatasuna.

9.–Eskatzaileen betebeharrak:

9.1. Talentua erakartzeko laguntzen helburua da Ikerketa Institutuetako ikerketa-jarduera indartzea eta finkatzea, egiten den ikerketa bikaintasunezkoa izan dadin. Beraz, gutxienez ere bi urteko doktoretza ondoko esperientzia ziurtatua duten ikertzaileei zuzenduta dago.

9.2. Laguntza horien onuraduna izateko beharrezko baldintza orokorrak izanen dira, eskaerak aurkezteko epemugarako bete beharrekoak:

–Gutxienez ere bi urteko doktoretza ondoko esperientzia ziurtatua izatea: doktoretza ondoko kontratuak edo laguntzak edo doktoretza ondoko egonaldiak ikerketa zentroetan.

–Doktoretza ondoko ikerketa-egonaldi bat egin izana NUPen, 6 hilabetean gutxienez ere.

9.3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 22. artikuluaren arabera lau urte baino gehiago kontratatuta egon ez izana, deialdia honetan jasotako kontratuaren hasierako egunean.

10.–Izangaien baldintzak eta hautaketa:

10.1. Laguntzak jaso ahal izateko, Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Espainiako Sistemarako Sarrerarako kontratu bat eginen dute onuradunak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

10.2. Deialdi honetako kontratuen iraupena urtebetekoa izanen da.

10.3. Kontratuaren zuzkidura 34.000 euro gordinekoa da, urteko, 2.600 euro gordineko 12 hilekotan banatua. Hilabeteko zuzkidura honetatik kenduko da nahitaezko kotizazio kuota. Hitzarmenaren esparruan emandako funtsen kontura, Unibertsitateak Gizarte Segurantzako dagozkion enpresa kuotak bere gain hartuko ditu, lege indardunetan ezarritako moduan.

10.4. Izangaiak Unibertsitateko Ikerketa institutukoek hautatuko dituzte, institutu bakoitzeko Batzorde Iraunkorrak hain juxtu, edo Batzorde Betearazleak, halakorik baldin badago, baita NavarraBiomedeko Batzorde Zientifikoak ere, izangaiek ikerketaren arloan dituzten merituen arabera, 11. apartatuan ezarritako baremoa kontuan hartuz. Laguntzak, bestalde, lortutako puntuazioaren arabera esleituko dira.

11.–Baremoa.

Emakumezko ikertzaileen kasuan, argitalpenen data hori urtebete luzatuko da aipatutako azken bost urteetan jaiotako seme-alaba bakoitzeko, edo harreran hartutako haur bakoitzeko.

11.1. ISC ikerketa institutuari atxikitako laguntza:

a) Izangaiaren curriculumaren merezimenduak ISC institutuaren arloan balioestea (80 puntu, gehienez ere).

1.–Journal Citation Report delakoan azken 5 urteetan indexatutako argitalpenak: Izangaiak aukeratutako 10 argitalpeni, gehienez ere, emanen zaie puntuazioa. (D1:4 puntu; Q1: 2.5 puntu; Q2: 2 puntu; gainerakoak: Puntu 1). (40 puntu, gehienez ere).

2.–Lidergoa finantzaketa publikoa edo pribatua eduki duten ikerketa proiektuetan. (15 puntu, gehienez ere).

3.–Proposatutako ikerketa proiektua ISCren bost ikerketa-ildoetako bati nola egokitzen zaion (sentsoreak, IKTak, energia, big data eta sistema bideratzaileak), eta lehentasuna ematea aurreko 2 urteetan laguntza horren onuradun izan ez diren ildoei (10 puntu, gehienez ere).

4. Beste merezimendu batzuk (15 puntu, gehienez ere) Beste atal batzuetan sartzen ez diren Curriculumeko merezimenduak balioesteko balio duen beste edozein ekarpen balioetsiko da, batez ere izangaiak bere ikerketa lerroa garatzeko eta lidergoa eramateko gaitasuna Hori balioesteko kontuan hartuko dira: ikerketa lanen eta tesien zuzendaritza, patenteak, nazioarteko jarduerak, edukitako karguak, argitaletxe-kontseiluetakoa izatea, nazioarteko batzordeetakoa izatea, aitortzak eta sariak.

b) Institutuaren ikerketa-lerroen araberako ikerketa proiektuaren azalpena eta defentsa, Batzorde baten aurrean, 30 minutuz gehienez ere, eta ondorengo eztabaida Batzordearekin (20 puntu, gehienez ere).

11.2. InaMat Ikerketa Institutuari atxikitako laguntza:

a) Izangaiaren curriculumaren merezimenduak ISC institutuaren arloan balioestea (75 puntu, gehienez ere).

Hautapen Batzordeak izangaiek ondoko ataletan alegatutako merezimenduak balioetsiko ditu, 0tik 1era bitarteko ponderazio-faktoreak aplikatuz, Institute for Advanced Materials and Mathematics (INAMAT2) institutuaren ildo estrategikoekin duten erlazioaren arabera:

1.–Journal Citation Reports delakoan azken 5 urteetan indexatutako argitalpenak (50 puntu, gehienez ere):

Izangaiak aukeratutako 10 argitalpeni, gehienez ere, emanen zaie puntuazioa. (D1:5 puntu; Q1: 3,5 puntu; Q2: 2 puntu; gainerakoak: 1 puntu). Argitalpen bakoitzari 0,75eko ponderazio-faktorea aplikatuko zaio baldin eta eskatzailea ez bada ageri lehen egile edo “corresponding author” gisa.

2.–Parte-hartzea azken 10 urteetan finantzaketa publikoa edo pribatua eduki duten ikerketa proiektuetan. (10 puntu, gehienez ere):

–Ikerketa proiektuak (8 puntu gehienez).

  • Espainiako eta Europako lehiakortasun-deialdietako ikerketa proiektuetan ikertzaile arduradun gisa parte hartzea: 2 puntu urte bakoitzeko:

–Europako Esparru Programa: 2 puntu/urteko; Estatuko I+G Plana: 1 puntu/urteko; Espainiako eta Europako beste deialdi batzuk: 0,75 puntu/urteko:

  • Eskualdeko lehiakortasun-deialdietako ikerketa proiektuetan ikertzaile arduradun gisa parte hartzea: 0,5 puntu urte bakoitzeko.
  • Espainiako eta Europako lehiakortasun-deialdietako ikerketa proiektuetan ikertzaile lankide gisa parte hartzea: 0,5 puntu emaitza nabarmenak eduki dituen urte bakoitzeko (argitalpenak, patente eratorriak, eta abar).
  • Eskualdeko lehiakortasun-deialdietako ikerketa proiektuetan ikertzaile lankide gisa parte hartzea: 0,25 puntu emaitza nabarmenak eduki dituen urte bakoitzeko (argitalpenak, patente eratorriak, eta abar).

–Transferentzia kontratuak eta patenteak (2 puntu gehienez):

  • Transferentzia kontratuetan ikertzaile arduradun gisa parte hartzea: 1 puntu urte bakoitzeko edo 5.000 euro baino handiagoko zenbatekoagatik.
  • Transferentzia kontratuetan ikertzaile lankide gisa parte hartzea: 0,5 puntu urte bakoitzeko edo 5.000 euro baino handiagoko zenbatekoagatik.
  • Patenteen asmatzaile gisa parte hartzea: 2 puntu ustiapen patente bakoitzeko.

3.–Beste merezimendu batzuk (15 puntu, gehienez ere):

–Balioespen Batzordearen iritziz ospe handiko argitaletxeetan argitaratutako monografien edo ikerketa-liburu osoen egilea izatea (5 puntu gehienez).

–Espainiako eta nazioarteko lehiakortasun deialdietan lortutako doktoretza ondoko kontratuak (7 puntu gehienez).

–Doktoretza tesien zuzendaritza: 1 puntu zuzendutako tesi bakoitzeko eta 0,5 beste hiru zuzendari baino gutxiagorekin batera zuzendutakoa bada (5 puntu gehienez).

–Master amaierako lanen zuzendaritza: 0,1 lan bakoitzeko (1 puntu gehienez).

–Beste merezimendu batzuk: argitalpen kontseiluetako eta batzordeetako kide izatea, sariak, dibulgazio jarduerak (2 puntu gehienez).

b) Institute for Advanced Materials and Mathematics (INAMAT2) institutuaren ikerketa-lerroen araberako ikerketa proiektuaren azalpena eta defentsa, Batzorde baten aurrean, 30 minutuz gehienez ere, eta ondorengo eztabaida Batzordearekin (25 puntu, gehienez ere).

11.3. INARBE ikerketa institutuari atxikitako laguntza:

a) Izangaiaren curriculumaren merezimenduak INARBE institutuaren arloan balioestea (75 puntu, gehienez ere).

1.–Journal Citation Report (JCR) delakoan indexatutako argitalpenak, bai eta Scimago Journal Ranking (SJR) delakoan ere, INARBEren arlo berekietan. (D1: 8 puntu, gehienez ere, Q1: 5 puntu, gehienez ere, Q2: 3,5 puntu, gehienez ere, Gainerakoak: 2 puntu, gehienez ere). Indexatu gabeko beste argitalpen batzuk: puntu 1, gehienez ere. (50 puntu, gehienez ere).

2.–Parte-hartzea finantzaketa publiko edo pribatua duten ikerketa proiektuetan, eta bereziki balioetsiko da ikertzaile nagusi izatea (10 puntu, gehienez ere).

3.–Beste merezimendu batzuk (15 puntu, gehienez ere). Beste atal batzuetan sartzen ez diren Curriculumeko merezimenduak balioesteko balio duen beste edozein ekarpen balioetsiko da, batez ere izangaiak bere ikerketa lerroa garatzeko eta lidergoa eramateko gaitasuna. Hori balioesteko kontuan hartuko dira: ikerketa lanen eta tesien zuzendaritza, patenteak, enpresen proiektuetako parte-hartzeak, nazioarteko jarduerak, edukitako karguak, argitaletxe-kontseiluetakoa izatea, nazioarteko batzordeetakoa izatea, aitortzak eta sariak.

b) Institutuaren ikerketa-lerroen araberako ikerketa proiektuaren azalpena eta defentsa, Batzorde baten aurrean, 30 minutuz gehienez ere, eta ondorengo eztabaida Batzordearekin (25 puntu, gehienez ere).

11.4. IS-FOOD ikerketa institutuari atxikitako laguntza:

a) Izangaiaren curriculumaren merezimenduak balioestea IS-FOOD institutuaren bi lerro aktibo bereki hauetan (75 puntu, gehienez ere):

  • Ur aztarna: Uraren erabilera jasangarria eta efizientzia.
  • Baliabide naturalak: Mendiko larreen jasangarritasuna eta belarjale-landare-lurzoru erlazioak aldaketa globaleko egoeran.

1.–Journal Citation Report delakoan azken 5 urteetan indexatutako argitalpenak: Izangaiak aukeratutako 10 argitalpeni, gehienez ere, emanen zaie puntuazioa. (D1:5 puntu; Q1: 3,5 puntu; Q2: 2 puntu; gainerakoak: 1puntu). (50 puntu, gehienez ere).

2.–Parte-hartzea finantzaketa publikoa edo pribatua eduki duten ikerketa proiektuetan. (10 puntu, gehienez ere).

3.–Beste merezimendu batzuk (15 puntu, gehienez ere). Beste atal batzuetan sartzen ez diren Curriculumeko merezimenduak balioesteko balio duen beste edozein ekarpen balioetsiko da, batez ere izangaiak bere ikerketa lerroa garatzeko eta lidergoa eramateko gaitasuna. Hori balioesteko kontuan hartuko dira: ikerketa lanen eta tesien zuzendaritza, patenteak, nazioarteko jarduerak, edukitako karguak, argitaletxe-kontseiluetakoa izatea, nazioarteko batzordeetakoa izatea, aitortzak eta sariak.

b) Institutuaren ikerketa-lerroen araberako ikerketa proiektuaren azalpena eta defentsa, Batzorde baten aurrean, 30 minutuz gehienez ere, eta ondorengo eztabaida Batzordearekin (25 puntu, gehienez ere).

11.5. I-COMMUNITAS ikerketa institutuari atxikitako laguntza:

a) Izangaiaren curriculumaren merezimenduak I-COMMUNITAS institutuaren arloan balioestea (75 puntu, gehienez ere).

1.–Journal Citation Report (JCR) aldizkarian indexatutako argitalpenak, bai eta Scimago Journal Ranking (SJR) aldizkarian ere, I-COMMUNITAS institutuaren berezko arloetan: kuartilaren arabera eta aldizkariak indize horietan duen posizioaren arabera, eta aipu kopurua eta beste kalitate irizpide batzuk baloratuko dira.–Beste datu-base espezializatu batzuetan indexatutako argitalpenak: gehienez ere 2 puntu artikulu bakoitzeko.–Monografiak: gehienez ere 5 puntu liburu bakoitzeko, argitaletxearen kalitatearen arabera, SPI-n duen mailak bermatuta.–Gehienez ere 2 puntu liburu bateko kapitulu bakoitzeko, irizpide beraren arabera.(40 puntu, gehienez ere).

2.–Parte-hartzea finantzaketa publiko edo pribatua duten ikerketa proiektuetan edo kontratuetan, eta bereziki balioetsiko da ikertzaile nagusi izatea. (15 puntu, gehienez ere).

3.–Beste merezimendu batzuk (20 puntu, gehienez ere). Beste atal batzuetan sartzen ez diren Curriculumeko merezimenduak balioesteko balio duen beste edozein ekarpen balioetsiko da, batez ere izangaiak bere ikerketa lerroa garatzeko eta lidergoa eramateko gaitasuna. Hori balioesteko kontuan hartuko dira: ikerketa lanen eta tesien zuzendaritza, hizkuntzak, biltzarretako parte-hartzea, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko jarduerak, edukitako karguak, argitaletxe-kontseiluetakoa izatea, nazioarteko batzordeetakoa izatea, aitortzak eta sariak.

b) Institutuaren ikerketa-lerroen araberako ikerketa proiektuaren azalpena eta defentsa, Batzorde baten aurrean, 30 minutuz gehienez ere, eta ondorengo eztabaida Batzordearekin (25 puntu, gehienez ere).

11.6. IMAB ikerketa institutuari atxikitako laguntza:

a) Izangaiaren curriculumaren merezimenduak IMAB institutuaren arloan balioestea (75 puntu, gehienez ere).

1.–Journal Citation Report aldizkarian azken 10 urteetan indexatutako argitalpen zientifikoak: D1: 6 puntu; Q2: 5 puntu; Q2: 4 puntu; Q2: 3 puntu; Q2: puntu 1 (50 puntu, gehienez ere).

2.–Parte-hartzea finantzaketa publiko edo pribatua duten ikerketa proiektuetan, eta bereziki balioetsiko da ikertzaile nagusi izatea (10 puntu, gehienez ere).

3.–Beste merezimendu batzuk (15 puntu, gehienez ere). Beste atal batzuetan sartzen ez diren Curriculumeko merezimenduak balioesteko balio duen beste edozein ekarpen balioetsiko da, batez ere izangaiak bere ikerketa lerroa garatzeko eta lidergoa eramateko gaitasuna. Hori balioesteko kontuan hartuko dira: ikerketa lanen eta tesien zuzendaritza, patenteak, enpresen proiektuetako parte-hartzeak, ikerketa-zentro entzutetsuetako egonaldiak, JCR aldizkarietako ikuskatzaile-lana, betetako karguak eta nazioarteko batzordeak, bekak, kontratuak eta ikerketa-sariak.

Curriculum merezimenduen fasea gainditu eta hurrengo fasera pasatzeko, gutxienez 25 puntu lortu behar dira.

b) Institutuaren ikerketa-lerroen araberako ikerketa proiektuaren azalpena eta defentsa, Batzorde baten aurrean, 30 minutuz gehienez ere, eta ondorengo eztabaida Batzordearekin (25 puntu, gehienez ere).

Hautapen prozesua gainditzeko, gutxienez 40 puntu lortu beharko dira kalifikazio osoan eta 10 puntu proiektuaren erakusketan.

11.7. NavarraBiomed institutuari atxikitako laguntza:

a) Izangaiaren curriculumaren merezimenduak Navarrabiomed* institutuaren arloan balioestea (80 puntu, gehienez ere).

1.–Journal Citation Report aldizkarian indexatutako argitalpen zientifikoak. Izangaiak aukeratutako 10 argitalpeni, gehienez ere, emanen zaie puntuazioa. Egile nagusi (MA) gisa ageri den haiek identifikatu behar dira: lehenik, senior (azkena) edo corresponding author (60 puntu, gehienez ere).

MA

No MA

1 dezil

6

2,00

1 kuartil

4

1,00

2 kuartil

2

0,50

Beste batzuk

1

0,25

2.–Parte-hartzea finantzaketa publiko edo pribatua duten ikerketa proiektuetan, eta bereziki balioetsiko da ikertzaile nagusi izatea (10 puntu, gehienez ere).

3.–Beste merezimendu batzuk (10 puntu, gehienez ere). Beste atal batzuetan sartzen ez diren Curriculumeko merezimenduak balioesteko balio duen beste edozein ekarpen balioetsiko da, batez ere izangaiak bere ikerketa lerroa garatzeko eta lidergoa eramateko gaitasuna. Hori balioesteko kontuan hartuko dira: ikerketa lanen eta tesien zuzendaritza, patenteak, enpresen proiektuetako parte-hartzeak, ikerketa-zentro entzutetsuetako egonaldiak, JCR aldizkarietako ikuskatzaile-lana, betetako karguak eta nazioarteko batzordeak, bekak, kontratuak eta ikerketa-sariak.

b) Institutuaren ikerketa-lerroen araberako ikerketa proiektuaren azalpena eta defentsa, Batzorde baten aurrean, 30 minutuz gehienez ere, eta ondorengo eztabaida Batzordearekin (20 puntu, gehienez ere).

–Talde berak ezin izanen ditu NUPeko doktoretza ondoko bi beka izan deialdi honen barruan.

12.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitateko egoitza elektronikoaren ohol elektronikoan argitaratuko da, eta Unibertsitatearen baliabide elektronikoen bidez zabalduko da.

13.–Baliabideak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F2112782