200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 37. lurzatian.
Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2021eko abuztuaren 13an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Allozko Kontzejuko 6. poligonoko 37. lurzatiaren eremuan, Gabino Urra Martinezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin; orobat, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Deierrin, 2021eko abuztuaren 13an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2112565