200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 837. lurzatian.
Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2021eko uztailaren 1ean egin gobernu batzarrean, hasiera batez onetsi du xehetasun-azterketa bat Orkoiengo 1. poligonoko 837. lurzatirako (Ipertegi industrialdea 1, 11), Ciriza Hijos SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Orkoienen, 2021eko abuztuaren 18an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2112764