200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa Udal Planean, Anai Diego karrikan. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko uztailaren 8an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko antolamendu xehatuaren determinazioak aldatzeko espedientea, UC 4-4.2 eremuan, katastroko 443. eta 444. lurzatietako 390,50 m² eraikigarri 4. poligonoko 446. lurzatira eramateko. Lurzati guztiak Anai Diego karrikan daude, eta Dicas-Zureger SLk sustatu du espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egokiak iruditutako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez, 77. artikuluak igorrita.

Lizarran, 2021eko abuztuaren 13an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2112559