200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1717/2021 EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa prozesurako deia egiten da honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “0011-1411-2021-000025 MOSIC-Mugikortasun jasangarri, adimendun eta konektatua azken milia sistemetan”.

2021eko abuztuaren 12an, Ikerketa Zerbitzuak ikertzaileak aukeratzeko hautaketa-prozesurako deia egiteko eskatu zuen, “0011-1411-2021-000025 MOSIC-Mugikortasun jasangarri, adimendun eta konektatua azken milia sistemetan” ikerketa proiektua garatzeko proiektuko lankide gisa. Ikerketa proiektuaren ikertzaile arduraduna Alberto Córdoba Izaguirre da, unibertsitateko irakasle titularra, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari atxikia.

Aintzat harturik Langileen Kudeaketako Ataleko buruaren txosten-proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deialdia onestea honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “0011-1411-2021-000025 MOSIC-Mugikortasun jasangarri, adimendun eta konektatua azken milia sistemetan”, baita deialdiaren oinarriak ere.

Bigarrena.–Ebazpen hau Hautapen Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari aditzera ematea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 13an.–Ikerketako errektoreordea, Francisco J. Arregui San Martín.

IKERTZAILEEN LAN KONTRATAZIOA EGITEKO HAUTAPROBETARAKO DEIALDIA HONAKO IKERKETA PROIEKTU HAU GARATZEKO: “0011-1411-2021-000025 MOSIC-MUGIKORTASUN JASANGARRI, ADIMENDUN ETA KONEKTATUA AZKEN MILIA SISTEMETAN”

Hauek dira deialdia arautuko duten

Oinarriak

1.–Datu orokorrak.

Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea ikertzaileak hautatzea da, ondoren lan kontratazioa egiteko ikerketa proiektu hau garatzeko: “0011-1411-2021-000025 MOSIC-Mugikortasun jasangarri, adimendun eta konektatua azken milia sistemetan”.

–Maila profesionala: proiektuko lankidea, batez ere ikerketa lanetan aritzeko.

–Eginkizunak: cockpit-en eta hodeiko plataformaren garapena ibilbideak kudeatzeko.

–Kontratu mota: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegian, Gobernu Kontseiluak 2017ko maiatzaren 3an hartu zuen erabaki baten bidez onetsitakoan, ezarritakoarekin bat etorriz, Langileen Estatutuko 15. artikuluak ezarritako obra edo zerbitzu zehatzeko kontratu modalitatearen bidez eginen da kontratazioa.

–Aurreikusitako iraupena eta lanaldi mota: 23 hilabete, erabilgarri dagoen aurrekontuaren arabera.

Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 15. artikulua garatzen duen 1998ko abenduaren 18ko 2720/1998 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, iraupen hori orientagarria da, eta iraupena inolaz ere ez da izanen proiektua indardun den denbora baino luzeagoa, eta kontratuaren xedea den lana amaitzearekin loturik izanen da; edonola ere, esleitutako diru kopuruak baldintzatuko du betiere, eta, horrenbestez, ikerketa proiektuari lotzen zaion funts falta kontratua iraungitzeko zioa izanen da.

–Ordainsariak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiak, 2017ko maiatzaren 3an Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsitakoak, bere eranskinean ezarritakoak, 2021. urtera egokituak.

Diru-gehigarriak ordaintzeko aukera egonen da, proiektuan edo kontratuan ezarritako helburuak betez gero. Diru-gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.

–Finantzaketa: 2021-2024 aldiko I+G proiektuak egiteko laguntzak-Nafarroako Gobernua.

–Argitaratzeko tokiak: Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gainera, deialdiarekin lotutako egintza eta ebazpen guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko dira.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1. Hautaketa-prozesuan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Halaber, aurreko paragrafoetan sartuta ez dauden herrialdetakoak izan eta Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek administrazio publikoetako lan kontratupeko langile aritzeko aukera izanen dute. Espainian bizi ez diren atzerritarrek parte hartzeko aukera izanen dute, betiere parte hartzeko betekizunak betetzen badituzte. Kasu horretan, kontratazioa egin ahal izateko atzerritartasunari buruzko legeek eskatzen dituzten baimenak lortu beharko dituzte.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro adina betea ez izatea.

c) Gutxienez ere 300 ECTS dituen Graduko irakaskuntza titulazio ofiziala, Masterra, Lizentziatura, Arkitektura, Ingeniaritza edo hezkuntza alorrean eskuduna den ministerioak ezarri duenaren arabera, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailari (masterrari) dagozkion titulazioak.

Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria, edo baliokidetzearena, hala badagokio. Betekizun hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan prestakuntza profesionalaren aitorpena Europako Erkidegoko Zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi duten izangaiei.

d) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ez egotea epai irmo baten bidez ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

2.2. Aurreko arauetan ezarri diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, eta kontratazioa egin arte beteko dira.

3.–Eskaerak.

Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hautaketa-prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/ikertzaileen-hautaprobak

Lehenik, “Hasi tramitea” botoia sakatu behar da.

“Erantsi fitxategiak” eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira lanpostu kategoria bakoitzerako:

–Parte hartzeko eskabidea.

–Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.

–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.

–Espediente akademikoaren fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.

–Curriculum vitaea, norberak egoki jotzen dituen merezimenduen egiaztagiriekin batera.

Parte hartzeko eskabide eredua esteka honetan dago:

http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/contratacion-personal-investigador.pdf

4.–Izangaien onarpena:

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, baztertua izateko arrazoia esanez, baztertuen kasuan. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

4.2. Hirugarren oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, eskaera epez kanpo aurkeztea edo lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea baztertzeko arrazoiak izanen dira, eta, gainera, horiek ezin izanen dira zuzendu.

4.3. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean. Ezartzen den epean baztertuak izateko arrazoia konpontzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dira, eta ez dute probarik eginen.

4.4. Eskaerak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.5. Izangaiak hautaketa-prozesuan onartuen zerrendan egoteak edota 6.2 oinarriak aipatu hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez du ekarriko inoiz ere unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.

4.6. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin alderaturik jatorrizko dokumentazioa okerra edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du, interesdunak berak sinatuko duen erantzukizunpeko adierazpenarekin bat etorriz.

5.–Hautaketa-prozesua.

Izangaien merezimenduak baloratuko dira, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta I. eranskineko baremoaren arabera.

Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik baloratuko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Hautapen Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.

Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.

Hautapen Batzordeko kide bakoitzak baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izanen da.

6.–Hautaketa-prozesuaren ebazpena.

6.1. Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balorazioa amaitu eta gero, Hautapen Batzordeak Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.

6.2. Ikerketako errektoreordeak ebazpena emanen du hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da.

6.3. Deialdi honetan sortzen den kontratazio zerrendak 3 urteko indarraldia edukiko du argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Indarrean dagoen bitartean, kategoria bera eta ia eginkizun berak dituzten langileak kontratatzeko premia sortzen denean ere erabiliko da kontratazio zerrenda hori, proiektu, kontratu, hitzarmen edo katedra baterako edo institutuko edo ikerketa-taldeko funtsetarako izan, betiere hurrenkera ordena errespetatuz.

6.4. Deialdi honen ondoriozko kontratazio zerrendan egonik kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste edozein lanpostutarako kontraturik eskainiko. Dena dela, eskainiko zaie baldin eta kontratua bukatzeko 15 egun edo gutxiago gelditzen badira.

7.–Hautapen batzordea.

–Batzordeburua: Jesús Villadangos Alonso doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak delegatuta.

–Idazkaria: Alberto Córdoba Izaguirre doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari atxikia.

–Batzordekidea: José Javier Astráin Escola doktorea, kontratupeko irakasle doktorea, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari atxikia.

Hautapen batzorde ordezkoa:

–Batzordeburua: José Ramón González de Mendívil doktorea, unibertsitateko katedraduna, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari atxikia.

–Idazkaria: Federico Fariña Figueredo doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari atxikia.

–Batzordekidea: Alfredo Pina Calafi doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari atxikia.

Hautapen Batzordearen jarduerak, une oro, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dutenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Hautapen Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

8.–Datu pertsonalen babesa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, “GIZA BALIABIDEAK” atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

9.–Errekurtsoak.

Hautapen Batzordeak erabakitzen dituen egintzen aurka, zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, aurkaratzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, Hautapen Batzordeak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

I. ERANSKINA

Ikertzaileak hautatzeko baremoa

1. APARTATUA: espediente akademikoa

Puntuak:

4

Titulazioaren espedientea akademikoa proportzionalki baloratuko da, 4 punturekin gehienez ere.

Izangaia 300 ECTS kreditu egindako ingeniaria, lizentziaduna, arkitektoa edo graduduna bada, titulazioa 4 punturekin balioetsiko da gehienez ere.

Izangaia, unibertsitate masterrarekin ere, 300 ECTS kreditura ailegatzen ez bada (gradua, ingeniaritza teknikoa, diploma, arkitektura teknikoa), 4 puntura bitarte balioetsiko da, proportzioan, titulazioaren eta masterraren ECTS kreditu kopuruaren portzentaje erlatiboa aintzat hartuz.

Kasu batean zein bestean, ateratzen den puntuazioa 1 faktoreaz biderkatuko da baldin eta izangaiak honako tituluetako bat badu: Gradua Ingeniaritza Informatikoan, Ingeniaritza Informatikoa, Ingeniaritza Informatiko Teknikoa, Gradua Telekomunikazio Teknologietan, Telekomunikazio Ingeniaritza, Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoa, Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan, Industria Ingeniaritza, Industria Ingeniaritza Teknikoa, Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Informatikoan, Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan edo Unibertsitate Masterra Telekomunikazio Ingeniaritzan. Bestelako titulazioa bada, 0,5 faktoreaz biderkatuko da.

Izangaiak aurkezten duen titulazio bakoitza dagokion faktorearekin biderkatuko da.

Izangaiak 300 ECTS kredituko lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua aurkezten badu, titulazio bakarra hartuko da kontuan; 300 ECTS kreditutik beherako ingeniaritza teknikoa, diploma, arkitektura teknikoa edo gradua aurkezten badu, titulazio bakarra hartuko da kontuan izangaiak deialdira sartzeko bide gisa aurkezten duen unibertsitate masterrarekin batera

2. APARTATUA: lan esperientzia

Puntuak:

6

–Lankidetza bekarik edo ERASMUS bekarik izateagatik: gehienez ere 0,5 puntu urteko, kontratu honen xedearekin duen loturaren arabera. Urtebetetik beherako denbora-tarteengatik parte proportzionala emanen da.

–Ikerketa proiektuekin loturiko kontratuetan parte hartzeagatik edo lan esperientzia kontrastatua izateagatik jarduera hauetakoren batean: Android eta iOS mugikorretarako aplikazioak garatzea, lengoaia naturalaren prozesamendua, ibilgailu-sareetan datuak transferitzeko protokoloak, sentsore-sareak, hodeiko plataformak.

Bi kasuetan, urtebetetik beherako denbora-tarteengatik parte proportzionala emanen da

3. APARTATUA: beste merezimendu batzuk

Puntuak:

16

–Esperientzia Android, iOS eta Python-eko softwarearen garapenean: 6 puntu gehienez ere.

–Esperientzia lengoaia naturala prozesatzeko algoritmoen garapenean: 4 puntu gehienez ere.

–Esperientzia web aplikazioen eta hodeiko plataformen garapenean: 6 puntu gehienez ere.

–Esperientzia datuak hodeian prozesatzeko algoritmoen garapenean: 4 puntu gehienez ere.

–Ingelesa jakitea: Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak jasotako mailen arabera baloratuko da: 1 puntu, B1 maila edo hortik gorakoa

4. APARTATUA: elkarrizketa pertsonala

Puntuak:

6

Aurreko atalen baturan gutxienez 17 puntu atera dituztenei baizik ez zaie eginen elkarrizketa. Hautagaiak deialdi honen xede izan eta garatu behar diren jardueretarako egokiak ote diren aztertzea da elkarrizketaren helburua

Eskatzen den gutxieneko puntuazioa 15 puntukoa izanen da.

Hautaketa-prozesuaren azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak 3. apartatuan puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira. Berdinketa badago, 2. apartatuan puntuazio handiena lortzen dutenen alde. Berdinketa badago, 1. apartatuan puntuazio handiena lortzen dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, zozketaz erabakiko da.

Iragarkiaren kodea: F2112689