200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

793E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita honi buruz: “Murietako Udal Planaren aldaketa, 1. poligonoko 518. lurzatian”. Murietako Udala da aldaketaren sustatzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Murietako Udalak 2021eko ekainaren 15ean onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2021eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 1ekoan.

Aldaketaren xedea da 581. lurzatia zuzkidura-erabilerako lurzoruan sartzea, alboko lurzatian (798. lurzatia) dagoen hilerria handitu ahal izateko.

Lurzatia Murietako herrigunearen eta industrialdearen artean dago, eta zuzkidura-erabilerako eremu zabalago baten parte da. Aldaketak erabilera zehatzik ez duen 6.142 m²-ko azalerari eragiten dio; ingurumen balio aipagarririk ez duen larre urri bat da, Ega ibaiaren eragin eremutik kanpo dagoena.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Murietako Udal Plana aldatzeko 1. poligonoko 518. lurzatian, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean eta ez baitu aldatzen Murietako lurralde antolamenduaren eredua. Murietako Udala da aldaketaren sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Hirigintza Atalari eta Murietako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 11n.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2112439