200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 12ko 86E/2021 Foru Aginduan; haren bidez onesten da Nafarroako industria jardueraren ikuskapenerako 2021eko programa.

Foru agindu horretan (2021eko 167. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 20koa) akats bat dagoela oharturik, I. eta II. eranskinak ez baitira argitaratu (Nafarroako Foru Komunitateko Industria Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko 2021eko programa), akatsa zuzentzen da, bi eranskin horiek argitaratuz.

86E/2021 Foru Agindua, apirilaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako industria jardueraren ikuskapenerako 2021eko programa onesten duena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauak, industriako emisioei buruzkoak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak), aurretiazko oharren (26) puntuan ezartzen duenez, Europar Batasuneko estatuek ingurumen ikuskapenak egiteko sistema bat ezartzearen alde egin behar dute. Sistema horrek behar den ezagutza eta titulazioa duten behar adina langile izanen ditu, ikuskapenak eraginkortasunez egiteko.

Zehazki, ingurumen arloko ikuskapenei buruzko 23. artikuluan ezartzen da Europar Batasuneko kideek ziurtatuko dutela aipatu zuzentarauaren eraginpeko instalazio guztietan izanen dela ingurumen arloko ikuskapen plan bat, nazio, eskualde edo toki mailakoa, eta plan hori behar denean berraztertzea eta eguneratzea bermatuko dutela.

2010/75/EE Zuzentarauak ingurumena ikuskatzeaz ezartzen dituen baldintzak Espainiako araudira erantsi dira abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege-dekretuaren bidez (Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten du), eta zehazkiago Ikuskapenari eta Kontrolari buruzko 815/2013 Errege Dekretuko III. kapituluaren bitartez.

Toki mailan, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak 90. artikuluan ezartzen duenez, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumeneko ingurumen ikuskapenak planifikatu beharko dira (foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen). Ildo horretatik, 2021eko ekainaren 22tik aurrera 4/2005 Foru Legearen ordez abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeari jarraituko zaio, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituenari; haren II. tituluan jasota dago ingurumen arloko esku-hartzearen menpe jarritako proiektu, jarduera eta instalazioen ikuskapena eta jarraipena. Horrek ikuskatu beharreko instalazio kopurua nabarmen handitzea dakar, eta ondorioz, 2022ko Programan sartu beharko dira.

Industria jardueren ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatu eta betetzea Ingurumen Ikuskapenen Atalari dagokio, hala ezarrita baitago Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren 48.a) artikuluan.

Foru agindu honen bidez, 2010/75/EB Zuzentarauan, 815/2013 Errege Dekretuan eta 93/2006 Foru Dekretuan ezarritakoa gauzatu gogo da, Nafarroan 1/2016 Errege Lege-dekretuaren aplikazio eremuan dauden jardueren ikuskapenari dagokionez. Ingurumen ikuskapenerako programan beharrezko informazioa biltzen da horren barruan sartzen eta lehenesten diren ingurumen ikuskapenak egiteko, baita programa gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideen aurreikuspena ere.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Industria Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko 2021eko programa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena, onestea. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 12an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

“NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO INDUSTRIA JARDUERAK INGURUMENAREN ALDETIK IKUSKATZEKO 2021EKO PROGRAMA”

1.–SARRERA.

1.1. Aurrekariak eta lege esparrua.

1.2. Eskumenen esparrua.

1.3. Giza baliabideak.

1.4. Definizioak.

2.–INDARRALDIA ETA EREMU GEOGRAFIKOA.

3.–PROGRAMAREN HELBURUAK.

3.1. Programaren helburu estrategikoak.

3.2. Berariazko helburuak eta proiektuak 2021. urterako.

3.2.1. Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

3.2.2. Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

3.2.3. KPKI ez diren jarduerak ikuskatzea.

3.2.4. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

3.2.5. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

3.2.6. Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

3.2.7. Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak.

3.2.8. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

3.2.9. Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

3.2.10. Laburpen orokorra.

4.–INGURUMENA IKUSKATU ETA KONTROLATZEKO 2020ko PROGRAMA BERRIKUSTEA.

4.1. Programaren berrikuspen orokorra.

4.2. 2020ko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

I. ERANSKINA.–APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA.

1. Legedi orokorra.

2. Atmosfera.

3. Hondakinak.

4. Hondakin urak.

5. Zaratak eta bibrazioak.

6. Lur kutsatuak.

7. Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.

II. ERANSKINA.–HONDAKINEN INSTALAZIOETAKO ETA MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOETAKO ARRISKUAK EBALUATZEKO METODOLOGIA.

1.–SARRERA

1.1. Aurrekariak eta lege esparrua.

Ingurumen Departamentua aurreko mendeko 80ko hamarkadatik ari da lanean Nafarroa osoan ingurumenaren kalitatea hobetzeko helburuarekin. Ordutik, egitura iraunkor bat finkatu da, ingurumena ikuskatu, kontrolatu eta jarraipena egiteko lanez arduratzen dena.

Urte askoan, ikuskapena, funtsean, hau izan zen: partikularren salaketei edo ustekabeko egoerei erantzutea edo instalazioak aztertzea jarduteko lizentzien tramitazioan. Programatutako ikuskapenek portzentaje txiki bat osatzen zuten Departamentuak egiten zituen jarduketa guztien artean.

Ondoren, Europak gai honi buruzko araudia argitaratu izanak eta jasotako esperientziak ikuspegia zabaltzea ekarri dute, planteamendu estrategiko berriak kontuan hartu baitira. Horrek ekarri du egiten diren jarduketen kopurua handitzea eta haien eraginkortasuna hobetzea, eta, ikuskapen lanak zer sektore eta arazo motatan diren eraginkorrenak, haietan erabili dira baliabideak.

Hori horrela, 2003an Ingurumen Ikuskapenen Atala sortu zen, 2016tik 2019ra bulego maila izan zuena. Gainera, 2004tik aurrera, ingurumena ikuskatzeko programak urtero prestatzen dira, funtsezko tresna baitira ingurumenean eragina duten jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak planifikatzeko orduan.

Horretarako, Europar Batasunak Impel sarearen ekimenez ikuskapenari buruz ezarri dituen irizpideei jarraitzen zaie. Horri esker, Europar Batasuneko estatu guztiek antzeko irizpideak ezartzen dituzte ikuskapenekin eta horien plangintza eta ebaluazioarekin lotura duten alderdietan, konparaziozko bidegabekeriak saihesteko eta, industria jarduerei dagokienez, “ingurumen paradisurik” ez sortzeko. Halaber, Ikuskapen Atala REDIA sarean dago. Sare hori ingurumenaren arloko ikuskapenerako Espainiako arduradun guztiez osaturik dago, eta bere helburua da ikuskapenetan irizpide bateratuak eta dokumentazio formatu komunak erabiltzea.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien emisioei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak ingurumen arloko ikuskapenetarako baldintzak ezartzen ditu 23. artikuluan.

Baldintza horiek Espainiako araudira aldatu dira 815/2013 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, 815/2013 Errege Dekretuaren 23.2 artikuluan ezartzen da “ingurumen arloko ikuskapen sisteman instalazioaren ingurumen arloko ondorio aipagarri guztien gaineko analisia sartuko dela eta ingurumen arloko araudia betetzen dela behar bezala egiaztatzea bermatuko dela”; bestetik, 23.2 artikuluan ezartzen da Europar Batasuneko estatuek bermatuko dutela instalazio guztiek ingurumen ikuskapenerako plan bat izatea –nazionala, eskualdekoa edo tokikoa–, eta plan hori berrikusi eta aldian behin, bidezkoa denean, eguneratuko dela.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua onetsi zenetik (Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen), Nafarroak badu ingurumen ikuskapenen gaineko erregulazioa. Aipatu arauak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari ematen dio eskumena ingurumen baimen integratua behar duten jarduerak ikuskatzeko. Jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerei dagokienez, eskumen hori udalekin partekatzen du. Arau horretan ezarrita dago, orobat, departamentuak bere eskumeneko ikuskapenak urtero planifikatu behar dituela eta informazio garrantzitsu guztia jasotzen duen memoria prestatu behar duela urtero.

Baimenak eman baino lehen ikuskapenak egitera behartzen duen legedi sektorialik ere bada (esate baterako, hondakinen kudeatzaileak).

Hondakinei eta zoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 legearen 43. artikuluan ezartzen da zein izanen diren eskumenak eta zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-baliabideak eta, horrez gain, zehazten du ikuskapen funtzioak arau aplikagarriek baimendutako ikuskapen kidegoek egin beharko dituztela. 44. artikuluak zehazten du zer motatako instalazioetan egin beharko diren aldizkako ikuskapenak.

Gainera, hondakinen garraioari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko ekainaren 14an emandako 1013/2006 (EE) Erregelamenduaren 50. artikuluak ezartzen du ikuskapenak egin behar zaizkiela establezimendu eta enpresei, 2006/12/EE Zuzentarauaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta tokian bertan kontrolatu hondakinen garraioa edo kasuan kasuko balorizazioa edo deuseztapena.

Aurrekoaren osagarri, Hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuan zenbait baldintza zehaztu dira instalazio horien ikuskapenen gainean. Esaterako, 11.3 artikuluan ezarrita dago agintari eskudunek, isurketa-eragiketak hasi aurretik, hondakindegiaren kokalekua eta instalazioak ikuskatuko dituztela, hondakindegiak baimenaren baldintza egokiak betetzen dituela egiaztatzeko, ontziaren iragazgaiztasun-probak metodo egokien bidez egiaztatzea barne. Orobat, 17. artikuluan, hondakindegien ikuskapenari buruz ezarrita dago agintari eskudunek hondakindegiak ikuskatuko dituztela bai ustiapen fasean, bai itxi ondorengo zaintza aldian. VII. eranskinean, berriz, jasota dago ikuskapenak hiru urtean behin, gutxienez, eginen direla. Halaber, ikuskapenen gutxieneko edukia arautzen da.

Ingurumen baimen integratuaren menpeko jardueren kasuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduak, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, irekitzeko baimena eman aurretik ikuskapenak nahitaez egin beharra kendu du, baldin eta instalazio edo proiektu bat martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena egiten bada.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Industria Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko 2021eko programa egin da honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: 813/2015 Errege Dekretuaren 23. artikulua, 22/2011 Legea eta 646/2020 Errege Dekretua. Programa honetan oinarrituta eginen dira Nafarroako Foru Komunitatean ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak, baita aurreko urteetako planen jarraipena ere.

Programa abiatzen da ingurumen baimenaren araubidearen baitan jarduten diren instalazioetan egindako arriskuen analisietako emaitzetatik, aurreko urteetan egindako ikuskapenetan eta kontrol jardueretan lortutako informazioaren emaitzetatik (instalazioek egindako autokontrolak eta ikuskapenak egiten dituzten entitate eta laborategi akreditatuen txostenak, salaketak...), baita Nafarroan hiri araztegiak ustiatzen dituen erakundearekin (NILSA) eta Iruñerriko eta Jurramendiko (Lizarra) mankomunitateekin izaten den komunikaziotik ere.

Honako hauek dira ingurumen arazo nagusiak:

–Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sortzea.

–Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzea.

–Hondakin uren emisioak kolektoreetara eta ibilguetara.

–Gasen emisioak atmosferara (konfinatuak eta difusoak), usainak barne, eta airearen kalitatearekin duten harremana.

–Zarata eta bibrazioak.

–Lurzoruaren eta lur azpiko uren babesa.

Programa honetan ez da ezer jasotzen berotegi efektuko gasen emisioei buruz, berariazko arau esparrua baitute; salbuespena da teknika erabilgarri onenak eta haiei loturiko alderdiak betetzeari buruzko kontuak, izan ere, horiek ingurumen baimen integratuetan edo instalazioen jarduera-lizentzietan jasotzen dira.

Erakunde horiek guztiek ikuskapen hauek egin dituzte 2004tik hona:

URTEA

LANDA G, ING. ETA TOKI ADM. DEPARTAMENTUA

BESTELAKOAK

GUZTIRA

2004

196

104

300

2005

195

68

263

2006

136

131

267

2007

174

142

316

2008

164

80

244

2009

194

64

258

2010

141

64

205

2011

141

65

206

2012

138

65

203

2013

146

56

202

2014

93

41

134

2015

97

31

128

2016

130*

0

130

2017

131*

0

131

2018

112*

3**

115

2019

173*

2**

175

2020

138

50

188

(*) Laginketak departamentuko langileekin batera egin dira ikuskapen bisitetan.

(**) Kasu hauetan, departamentuko langileek ezin izan zuten ikuskapen bisita egin.

2020. urtean, COVID-19arekin lotutako arrazoiak direla eta, oso ikuskapen gutxi egin dituzte elkarrekin departamentuko langileek eta GANek. Halaber, martxoa eta ekaina bitartean, departamentuko zuzendaritzak berariaz murriztu zituen ikuskapen presentzialak, eta, ondorioz, programaren betetze maila txikia izan da.

1.2. Eskumenen esparrua.

Industria jarduerak ikuskatzeko eskumena Ingurumen Ikuskapenen Atalari dagokio, hala ezartzen baitu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak; izan ere, horren bidez, kutsagarriak izan daitezkeen jardueren kontrolaren eta ikuskapenaren arloan foru dekretu horretan agertzen diren eskudantziak atal horri esleitu zaizkio, zehazki, honako hauek:

a) Industria jarduerei dagozkien ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatzea eta gauzatzea.

b) Industria jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea, honako hauei dagokienez: atmosferarako emisioak, isurketa likidoak, hondakinak sortzea eta kudeatzea eta zarata eta bibrazioak sortzea.

c) Ingurumen ikuskapeneko lanetarako egiaztapena duten kontrol organoak kontrolatu eta zaintzea.

d) Ingurumen ikuskapenaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.

e) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

1.3. Giza baliabideak.

Ikuskapen Atalak gaur egun atxikita dituen giza baliabideekin garatuko da programa. Langileek ez dute dedikazio esklusiborik ikuskapen jarduerak egiteko, zerbitzuari dagozkion beste jarduera batzuk ere egin behar baitituzte, hala nola KPKI jarduerak eta KPKI ez diren jarduerak baimentzea, aire kalitatearen kudeaketa, zarataren kudeaketa...

Instalazio batzuetan, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresako langileek hartzen dituzte emari eta kolektoreetara isurtzen diren hondakin uren laginak, entitate ikuskatzaile egiaztatua baita, UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 arauaren arabera.

Horrez gain, enpresa publiko horretako langileek aztertu eginen dituzte laborategi akreditatuek atmosferarako emisio fokuetan egiten dituzten neurketak, arreta berezia jarriz emisio fokuak UNE-EN 15259 arauan zehaztutakora egoki daitezen eta neurketak egin daitezen aplikatzekoak diren UNE-EN arauen arabera.

Aurreko urteetan bezala, hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak egitea SEPRONAren ardura izanen da.

1.4. Definizioak.

Dokumentu honetan zenbait termino aipatzen dira, eta termino horiek bateratzeko, definizio operatibo batzuk emanen dira, dokumentu honen ondorioetarako.

–Ikuskapen programa: dokumentu honen ondorioetarako, ikuskapen programa esparru-dokumentu bat da, urterokoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egin beharreko ingurumen ikuskapenei buruzko orientabide estrategikoak jasotzen dituena.

–Lurralde esparrua: ikuskapen planak hartzen duen eremuaren definizioa, administrazio banaketari dagokionez.

–Ikuskapena: dokumentu honen ondorioetarako, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege-dekretuan ageri dena izanen da “ikuskapen” hitzaren definizioa; hau da: “agintaritza eskudunak edo agintaritza eskudunaren izenean beste norbaitek egiten duen ekintza, helburutzat duena instalazioak ingurumen baimen integratuetako baldintzekin bat datozela egiaztatzea, bat etortze hori sustatu eta bermatzea eta, behar izanez gero, ingurumenaren gaineko eragina kontrolatzea”.

Definizio horretan, besteak beste, honako hauek sartzen dira: in situ bisitak, emisioen neurketa, barneko txostenak eta jarraipen dokumentuak, autokontrolak eta erabilitako teknikak eta instalazioaren ingurumen kudeaketaren egokitasuna egiaztatzea. Arau honen aplikazio eremuaren menpe diren jarduera edo instalazioek ingurumen arloko araudia betetzen dutela bermatzea da ikuskapenaren helburua.

Ondorio praktikoetarako, baliabideen kontsumoa eta zuzkidura ezberdinak direnez, Programak instalazioetara bertara bisita egitea eskatzen duten ikuskapenetan jarriko du lehentasuna (bisita duten ikuskapenak), eta ez hirugarrenek hornitutako materialak egiaztatzea eskatzen dutenenetan (ikuskapen dokumentala). Gehienak azken motakoak dira.

–Ikuskapen sistematikoak edo aurreikusiak: aurreikusita dagoen ikuskapen programa baten barrenean egiten diren bisitak dira, kontrolpeko jardueretan eta instalazioetan ingurumen neurriak noraino betetzen diren aldian behin berrikustea helburu dutenak.

–Ikuskapen ez-sistematikoak edo aurreikusi gabeak: istripuak, gorabeherak, salaketak eta jarraipena direla eta egiten direnak. Jarduera batean hasi aurretik, baimenetan ezarritako baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko lanak eta, orobat, baimen bati indarra emateko, instalazioetan eta jardueretan egiten direnak ikuskapen ez-sistematikotzat edo aurreikusita ez dagoen ikuskapentzat hartuko dira.

–Ikuskapeneko langileak: ingurumen arloko ikuskapen lanak egiten dituen funtzionario publikoa edo enpresa publiko bateko langilea.

–Arriskuen analisia: dokumentu honen ondorioetarako, “arriskuen analisia” deitzen zaio Ikuskapen Planak eta/edo Programak hartzen dituen instalazioen azterketa sistematikoari eta, horren ondorioz, egiten den instalazio nabarmenen hautatzeari, ikuskapenak egiteko aldi baterako lehentasunak finkatzeari eta egiaztatuko diren ingurumen alderdi batzuk (gako-alderdiak) hautatzeari.

2.–INDARRALDIA ETA EREMU GEOGRAFIKOA

2021ean izanen du indarra ikuskapen programak. Haren helburuetako batzuek, dena dela, iraupen luzeagoa izan dezakete. Ikustaldi batzuk hurrengo urteko lehenengo hamabostaldian egin ohi dira.

Programak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan 2021ean egin beharreko jarduerak ezartzen ditu. Zenbait helburu zehatzek eremu geografiko txikiagoa dute.

3.–PROGRAMAREN HELBURUAK

3.1. Programaren helburu estrategikoak.

Ingurumenaren kalitatea hobetzea da programa honen azken helburua, Nafarroan ingurumen arloko legeak bete daitezen sustatuz. Hauexek dira helburuak, gutxienez ere:

a) Ingurumen arloko araudia eta baimenetan ezarritako ingurumen baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

b) Instalazio horien gaineko informazio eguneratua izatea (handitzeak, jarduerak uztea, aldaketak...).

c) Legeztatu gabeko jarduerak, industriak, hondakindegiak eta abar identifikatu eta erregularizatzea.

d) Oharrak, kexak, salaketak, gorabeherak eta istripuak kudeatzea.

e) Jarduerek ingurumenean duten eragina murriztea.

f) Baimenak berrikusteko proposamenak egitea.

g) Enpresen ingurumen arriskuen ebaluazioa egitea, 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, ikuskapen lana planifikatzeko oinarria izan dadin.

h) Ikuskapenak bateratzea Espainiako gainerako autonomia erkidegoekin eta, oro har, Europa osoarekin, helburuei, estrategiari eta irizpideei dagokienez, bai eta ikuskapen txostenak argitaratzeari dagokionez ere.

i) Bermatzea hondakinen mugaz haraindiko garraioari buruzko araudia betetzen dela, baita arlo horretako egintza administratiboak ere, eta aplikatu beharreko araudiaren kontra egiten duten jarduketak atzematea.

3.2. Berariazko helburuak eta proiektuak 2021. urterako.

Ikuskapen programa hau idazten ari garela, 2020. urtean bezalaxe, COVID-19ak eragindako pandemia bizi-bizirik dago. Horrek, bada, zailtasunak, arazoak eta mugak eragiten ditu, eta egoeraren bilakaerak guztiz baldintzatuko du planean jasotakoa. Dena dela, ikuskapen jardueren planifikazioak aukera eman behar du arrisku handieneko jardueren ikuskapena lehenesteko, ingurumen eragin txikiagoa duten beste batzuen kaltetan. Azken horiek izanen dira ikuskatu gabe utziko direnak eta atzeratuko direnak. Horiek horrela, ingurumen ikuskapeneko programak bere eginkizuna betetzen duela esatea badugu.

Honako alor nagusi hauek ditu Ingurumen ikuskapenerako 2021eko Programak:

a) Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

b) Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

c) KPKI ez diren jarduerak ikuskatzea.

d) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

e) Hondakin uren laginketa eta neurketa.

f) Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

g) Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak.

h) Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

i) Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

Taula honetan bilduta daude 2020ko ekitaldirako programatutako proiektuak, ikuskapen programaren helburu estrategikoei jarraikiz. Berrikusketa bat egin da 4.2 puntuan, arazo zehatzei erantzuten dieten proiektuetarako.

PLANAREN HELBURU ESTRATEGIKOA

ERREFERENTZIA

PROIEKTUA

HELBURUAREN DESKRIBAPEN LABURRA

Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea

2021/01

Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzen arabera programatutako ikuskapenak.

Betetze maila txikiena duten enpresen berariazko segimendua, sei hilabetean behin.

KPKI jarduera berrien ikuskapena urtebeteko epean, martxan jartzen direnetik aurrera

Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea

2021/02

Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea

Itxitako jardueren ikuskapen programatuen helburua da haien egoeraren jarraipena egitea eta ixteko plana ongi bete dela egiaztatzea

KPKI ez diren jarduerak ikuskatzea

2021/03

KPKI ez diren jarduerak ikuskatzea

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzei jarraituz arrisku handiena duten KPKI ez diren jarduerak ikuskatzea

Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...)

2021/04

Programatu gabeko ikuskapenak eta gaztiguak

Bisiten ikuskapenak, salaketen, kexen, gaztiguen eta abarren ondorioz

Hondakin uren laginketa eta neurketa

2021/05

Hondakin uren laginketa eta neurketa

Isurketen laginketa eta neurketa, ikuskapenak egiteko entitate baimenduen kargura

Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

2021/06

Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola

Atmosferara eginiko emisioak aztertzeko laborategi akreditatuek eginiko laginketa kontrolatzea

Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak

2021/07

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapena, 660/2014 EB Erregelamenduan ezarritakoarekin bat

Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak

2021/08

Interes komuneko eremu mugakideetako instalazioak

Interes komuneko beste autonomia erkidego batzuetako eremuetan dauden instalazioetan eginiko baterako ikuskapenak

Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea

2021/09

Erriberako Mankomunitatearen hondakindegia

Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea

2021/10

Zarata, estanpatze fabrika baten inguruan

Zarata maila apaltzea

2021/11

Partikula jalkikorrak Ororbian

Emisioak murriztea eta airearen kalitatea kontrolatzea

2021/12

Usainak Viana eta Logroño inguruetan

Usainen emisioak murriztea

2021/13

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (1481/2001 Errege Dekretuaren 6. artikulua)

2021/14

Behi ustiategia Caparroson

Administrazio egoera erregularizatzea.

Digestatoaren aplikazioa kontrolatzeko prozedura bat ezartzea

2021/15

Fuel olioaren iturburua Tuteran

Erregaiaren iturburua identifikatzea, haren emisioa geldiaraztea eta lurzoruaren deskontaminazioa, bidezkoa bada

2021/16

Aranon dagoen instalazio bat, ingurumen baimen integratua duen kokagune batean, itxita eta lege egoera irregularrean dagoena

Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan

2021/17

Usainak Arbizuko herrigunean arrautza produktuak ekoizten dituen fabrika bateko isuriengatik

Administrazio egoera erregularizatzea.

Nahikoa ahalmena duen arazketa-instalazio berria jartzea

3.2.1. Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

Abuztuaren 16ko 1/2016 Errege Lege-dekretuaren 30.2 artikuluaren arabera, ingurumen arloko ikuskapen lana egiteko eskumena duten organoek ingurumen aldetik ikuskatzeko sistema bat izanen dute errege lege-dekretu horren 1. eranskinean jasota eta bere lurraldean kokatuta dauden instalazioetarako. Ingurumen aldetik ikuskatzen duen sisteman instalazioak ingurumenean dituen ondorio garrantzitsuen analisia sartuko da, eta ingurumen arloko araudia betetzen dela egiaztatzeko behar den maila bermatuko.

Hori helburu, arriskuen analisia egin da Ingurumeneko Ikuskapenen Sarearen (REDIA) barrenean adostutako metodologia aplikatuta, baina IMPEL Easy Tools proiektuan definitutako metodologia 1/2016 Errege Lege-dekretuaren eraginpeko instalazioei egokituta. 1/2016 Errege Lege-dekretuak ukitzen ez dituen instalazioei ere aplikatzen zaie metodologia hori, zertxobait egokituta.

Honako hauek dira arriskuen analisiaren xede diren jarduerak: kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari buruzko araudiaren eraginpean daudenak, eta, horiez gain, Industria Emisioen Zuzentarauak ukitutako instalazio berriak, eta horietatik kendu dira itxitako instalazioak edo KPKI izateari utzi diotenak, hots, honako hauek:

JARDUERAREN KATEGORIA

2018ko INSTALAZIOEN KOPURUA

2019ko INSTALAZIOEN KOPURUA

2020ko INSTALAZIOEN KOPURUA

1

Errekuntzako instalazioak

4

4

4

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

19

19

20

3

Mineralen industriak

9

9

9

4

Industria kimikoa

5

6

8*

5

Hondakinen kudeaketa

30

38

36

6

Papera eta kartoia

5

5

5

7

Ehungintza industria

1

1

1

9

Nekazaritzako elikagaien industria

28

27

26

Abeltzaintza-industria

101

104

131

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

6

7

6

11

Karbonoaren industria

1

1

1

GUZTIRA

209

221

247

(*) KPKI ez den instalazio bat sartzen da, Igorpen eta Jatorri Kutsagarrien Nafarroako Erregistroari (PRTR) emisioen berri ematen ez diona.

Arriskuak aztertzeko metodologia ukitutako instalazioei aplikatuta, emaitza hau lortu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

6ko ARRISKUA

5eko ARRISKUA

4ko ARRISKUA

3ko ARRISKUA

2ko ARRISKUA

1eko ARRISKUA

BERRIAK

GUZTIRA 2020

1

Errekuntzako instalazioak

0

0

0

2

2

0

0

4

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

0

3

11

5

0

0

1 *

20

3

Mineralen industriak

0

1

6

2

0

0

0

9

4

Industria kimikoa

1

2

2

2

1 **

0

0

8

5

Hondakinen kudeaketa

2

13

3

10

5

3

0

36

6

Paperaren eta kartoiaren industria

0

1

2

1

1

0

0

5

7

Ehungintza industria

0

0

0

1

0

0

0

1

9

Nekazaritzako elikagaien industria

0

1

3

18

4

0

0

26

Abeltzaintza intentsiboa

0

1

2

122

0

0

3

128

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

1

3

2

0

0

0

6

11

Karbonoaren industria

0

1

0

0

0

0

0

1

GUZTIRA

3

24

32

165

13

3

4

244

2021eko BISITAK

6

24

16

61

6

1

0

114

(*) Itxi ondoren, berriz jardunean hasi den instalazioa.

(**) PRTR instalazioa (ez KPKI).

3.2.2. Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

96/61 Zuzentaraua ezarri eta Espainiako araudira 16/2002 Legearen bidez txertatu ondoren eta ingurumen baimen integratuaren legezko araubidea indarrean jarri ondoren, hainbat instalazio itxi egin dira, jarduera utzi dutelako.

Nahiz eta 2010775/EB Zuzentarauak 22. artikuluan instalazioak ixteko baldintzak ezartzen dituen eta zehazki ezartzen dituen zoruei buruzko oinarrizko txostenari dagozkionak, ixteko prozedura ez dago araututa egun indarrean dagoen araudian. Nafarroan erabaki da titularrari eskatzea proiektu bat aurkezteko, ixteko prozeduran egin behar diren ekintzak bilduko dituena. Horrez gain, ebazpen bat emanen da, instalazioak itxi ondoren bete behar dituen baldintzak zehazteko. Bisitetan, baldintza horien betetze maila eta instalazioen egoera begiratuko da.

Egoera berean daude beste instalazio gutxi batzuk ere, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea aplikatzearen ondorioz ingurumen baimen integratuaren araubidearen barruan sartuta daudenak, baina 1/2016 Errege Lege-dekretuak eragiten ez dienak.

Ez dira talde horretan sartzen, instalazioaren aldaketak edo disolbatzaileen kontsumoaren jaitsiera direla-eta, orain 1/2016 Errege Lege-dekretuaren I. eranskinean ezartzen diren atalase mailetatik beheiti dauden eta oraindik jardunean dauden instalazioak. Instalazio horiek jarduera lizentziaren araubidearen barnean daude orain, eta, horrenbestez, haien ikuskapena KPKI ez diren jardueren taldean sartuko da. Burutu gabe dauden instalazioak ere ez dira kontuan hartzen bisitatzeko. Instalazio batzuk martxan daude berriz, eta horregatik geratu dira zerrenda horretatik kanpo.

Arriskua ebaluatu da kontuan hartuta itxieratik iragandako denbora, dugun informazioa (edo informazio falta) eta haiekin loturiko ingurumen arazoak. Irizpide hori oinarri hartuta, programazio hau ezarri da:

6ko ARRISKUA

5eko ARRISKUA

4ko ARRISKUA

3ko ARRISKUA

2ko ARRISKUA

1eko ARRISKUA

BESTE BATZUK

GUZTIRA

2019ko INSTALAZIO KOPURUA

0

4

2

4

0

1

-

11

2020ko INSTALAZIO KOPURUA

0

10

1

1

0

6

31

49

2021eko INSTALAZIO KOPURUA

0

3

1

7

2

6

33

52

2021eko BISITAK

0

3

0

0

0

0

0

3

“Beste batzuk” izeneko taldean honako hauek sartu dira: jarduera lizentziaren araubidean jardun eta atalasetik azpian egotera igaro diren instalazioak; jarduera lizentziaren araubidean jardutera igaro diren instalazioak, baina KPKI zirenean egiten zuten jardueran ez beste batean; eta erabat itxi diren instalazioak.

Lehenengo bi kasuetan, KPKI ez diren instalazioen taldetik kontrolatzen dira, bidezkoa bada, eta hirugarrenean, ez dago ezer kontrolatu beharrik. Horregatik guztiagatik, ez da arriskuen analisirik egiten.

Proiektu honetan aipatutako jarduerak ikuskatuko dira zerbitzuko langileek bisita lehenetsiak bukatzen dituzten heinean (KPKI instalazioetakoak), kontuan hartuta, gainera, COVID-19ak sortutako larrialdiak eragina izan dezakeela.

3.2.3. KPKI ez diren jarduerak ikuskatzea.

Badira enpresa batzuk, 1/2016 Errege Lege-dekretuaren I. eranskinean egon gabe ere, potentzial kutsagarri nabarmena dutenak. Horiek ez bisitatzeak informazio gabezia barkaezina ekarriko lioke departamentuari.

Hain zuzen, instalazio horiek, 2021eko ekainetik aitzina, departamentuaren eskumenekoak izanen dira, halaxe xedatuta baitago Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean. Hortaz, jarduketa hau ulertu behar da 2021ean egingo zaien ikuskapenaren aurrerapen gisa.

Instalazio horiek indarreko legedia zenbateraino betetzen duten egiaztatzeko asmoz, beharrezkotzat jotzen da ikuskapen programan sartzea. Honako hauek dira enpresa horiek aukeratzeko iturriak: hautatutako enpresen arriskuen ebaluazioan oinarritutako diagnostikoa, egindako bisitak eta 2020an jasotako salaketak. Kontuan izan instalazioen zerrenda egiteke dagoela. Hortaz, gerta liteke aldaketak egotea instalazioen kopuruan, sailkapenean eta arriskuen ebaluazioan.

Arriskuak aztertzeko metodologia ukitutako instalazioei aplikatuta, emaitza hau lortu da:

AAU TALDEA

KATEGORIA

JARDUERA

6ko ARRISKUA

5eko ARRISKUA

4ko ARRISKUA

3ko ARRISKUA

2ko ARRISKUA

1eko ARRISKUA

GUZTIRA 2021

1

Errekuntza- eta energia-instalazioak

0

0

0

1

6

0

7

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

0

0

3

48

0

0

51

3

Mineralen industriak

0

0

0

0

1

0

1

4

Industria kimikoa

0

0

0

5

2

0

7

5

Hondakinen kudeaketa

0

2

1

44

0

0

47

6

Paperaren industria

0

0

0

0

2

2

4

8

Larruaren industria

0

0

0

1

0

0

1

9

Nekazaritzako elikagaien industriak

0

1

1

47

0

0

49

10

Abeltzaintzako ustiategiak

0

1

0

0

455

0

456

11

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

0

1

21

19

1

42

12

Zura kontserbatzeko industria

0

1

0

0

0

0

1

13

Hondakin-uren tratamendua

0

1

0

9

89

0

99

16

Beste industria jarduera batzuk

0

0

0

6

8

0

14

GUZTIRA

0

6

6

182

582

3

779

2021eko BISITAK

0

6

3

42

34

0

85

Proiektu honetan aipatutako jarduerak ikuskatuko dira zerbitzuko langileek bisita lehenetsiak bukatzen dituzten heinean (KPKI instalazioetakoak), kontuan hartuta, gainera, COVID-19ak sortutako larrialdiak eragina izan dezakeela.

3.2.4. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

Programatu gabeko ikuskapenak kexei, salaketei, gorabeherei edo istripuei daude lotuta. Horretarako, informazioa biltzen da eta instalazioak bisitatzen dira, egoerari dagozkion jarduketak hasteko, ingurumen arriskuak edo kalteak ebaluatzeko eta, ahal dela, kasuan kasuko neurri zuzentzaileak hartzeko.

Aurreko urteetan egindako bisita kopurutik abiatuta, 2021ean, programatu gabeko 20 bisita egitea aurreikusten da.

3.2.5. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

Hondakin uren isurketa aipagarriak egiten dituzten 129 instalazio aztertu dira. Horietatik 48 aukeratu dira, non departamentuko langileek 50 tokitan hartu dituzten laginak; izan ere, bi instalaziotan bina lagin hartu dira.

Laginketa eta neurketa GAN sozietate publikoko langileek egin dituzte (entitate horrek UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 akreditazioa dauka), eta, gero, laborategi akreditatu batera bidaltzen dira analizatzeko eta egiaztatzeko ea emisiorako muga-balioak betetzen dituzten. Emaitzak ikuskapen txostenera erantsiko dira.

Instalazio horien laginketa eta neurketen barruan, 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpean dauden instalazioetan egindako 30 lagin daude, eta arau horren eraginpetik kanpo dauden beste 20.

3.2.6. Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

Aurten, urtearen joan-etorrian, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek aztertu eginen dituzte laborategi akreditatuek gune horietan egiten dituzten neurketak, arreta berezia jarriz neurketak UNE-EN arauen arabera edo aplikatzekoak diren prozedura teknikoen arabera egin daitezen. Gestión Ambiental de Navarra SAk Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena du lan horiek egiteko.

Laborategi akreditatuaren jarduna ikuskatuko da, ez instalazioaren funtzionamendua, salbu eta neurketarekin zerikusia duten kontu oso zehatzetan (konparaziorako, emisio guneak UNE-EN 15259 arauan jasotakoarekin bat heldu direla ikusteko edo emisioa sortzen duen jarduera gauzatzen duten instalazioen funtzionamendua egiaztatzeko).

Aurreikusita dago hamar instalaziotara egitea bisita 2021ean, eta helburua da laborategi akreditatu bakoitzari bi kontrol egitea.

3.2.7. Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak.

Europar Batasuneko 660/2014 Erregelamenduak ezarri zuen beharrezkoa zela hondakinak mugaz haraindi garraiatzeko ingurumen ikuskapeneko plan bat izatea, urtero onetsiko dena, eta horretan kontuan izan beharreko hainbat baldintza zehaztu zituen.

Ikuskapenak instalazioetan egiten ahal dira kamioiak abiatu aurretik edo, bestela, hondakinak garraiatzen ari direnean, errepidean.

Ukitutako jarduerentzat, enpresentzat, eragileentzat eta negoziatzaileentzat egin dira arriskuen analisiak, honako hauentzat hain zuzen:

JARDUERAREN KATEGORIA

2017ko INSTALAZIO KOPURUA

2018ko INSTALAZIO KOPURUA

2019ko INSTALAZIO KOPURUA

2020ko INSTALAZIO KOPURUA

2020ko INSTALAZIO KOPURUA

Hondakin arriskutsuen garraioa

3

6

6

6

8

Hondakin ez-arriskutsuen garraioa

11

15

15

15

14

GUZTIRA

14

21

21

21

22

Orain ukitutako zer instalaziori buruz dagoen informazioa, horiei aplikatu zaie arriskuen analisiaren metodologia, II. eranskinean zehaztutakoarekin bat, eta ondoko emaitza eskuratu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

6ko ARRISKUA

5eko ARRISKUA

4ko ARRISKUA

3ko ARRISKUA

2ko ARRISKUA

1eko ARRISKUA

GUZTIRA

Hondakin arriskutsuen garraioa

1

3

4

0

0

0

8

Hondakin ez-arriskutsuen garraioa

0

1

3

4

6

0

14

GUZTIRA

1

4

7

4

6

0

22

2021eko BISITAK

1

4

3

0

4

0

12

Arriskuen analisian oinarrituta, guztira, hamabi instalazio ikuskatu nahi dira, betiere kontuan izanda SEPRONAk eskura dituen baliabideak eta COVID-19aren bilakaera.

3.2.8. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

Helburua da baterako ikuskapenak egitea beste autonomia erkidego batzuetako eremu mugakideetan dauden interes komuneko instalazioetan. Ondoko erkidegoetan egiteko 3 bisita programatu dira; izan ere, aurreikusten da beste erkidego batzuetako teknikariak egotea programako 3 bisitatan.

Vianako bi instalaziotako ikuskapenetan, komenigarritzat jotzen da Errioxako teknikariek parte hartzea. Bestalde, EAEren ondoan dagoen etxalde bateko 2020ko ikuskapenera hango teknikariek ezin izan zuten joan, COVID-19ak eragindako egoera dela eta.

3.2.9. Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

Planaren helburu honek emaitzak lortzea xede duen kudeaketari erantzuten dio, batik bat industria jarduerek eragin nabarmena dutenean ingurumen arazoan. Hori programan zehazten da eta jarraipena ematen die aurreko urteetan hasitako edo planteatutako proiektu batzuei.

Honako hau da kasu horietako gehienetan hartzen den prozedura:

1. Arazoa berretsi eta ezaugarritzea.

2. Iturriak identifikatzea eta haien norainokoa zenbatestea.

3. Esku-hartze administratiboa ukipena edo arazoa kontrolatzeko.

4. Koordinazioa fase guztietan beste organo eskudun batzuekin eta alderdi interesdunekin.

5. Emaitzen ebaluazioa: arazoa konpontzea edo proiektua berrikustea.

3.2.10. Laburpen orokorra.

Hauexek dira 2021eko programan eginen diren ikuskapenak:

a) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak (jardunean daudenak).

–Bi bisita hiru instalaziori; guztira, sei. Bisitok sei hilabetean behin eginen dira, 815/2013 Errege Dekretuaren 22.3.c) artikuluan zehaztutakoarekin bat. Instalazio horiek 5. arrisku kategoriakoak dira, eta jokabidearen irizpideak maila bat igotzen ditu.

–Ikuskapen bat 5. arrisku kategoriako 24 instalazioetako bakoitzari, urtean behin ikuskatu behar direnei (24 ikuskapen).

–Ikuskapen bat 4. arrisku kategoriako instalazioei, aurreko urtean ikuskatuak ez badira, denek bisita bat egina izan dezaten azken bi urteetan (10 + 6 ikuskapen).

–Ikuskapen bat 1., 2. eta 3. arrisku kategoriako instalazioei eta instalazio berriei, azken hiru urtean ikuskatuak ez badira izan (57 instalazio).

Hortaz, 2021ean, 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioetan 103 ikuskapen egitea aurreikusten da. Izan ere, talde horrek erabateko lehentasuna du, batez ere 4., 5. eta 6. arrisku indizea duten instalazioek.

b) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak, itxita daudenak.

Instalazioak aztertuta, itxita dauden 3 KPKI instalazio bisitatzea proiektatzen da, baina, betiere, kontuan harturik unean-unean zenbat langile dauden eskura eta zer neurriraino bete den programa irekita dauden KPKI instalazioetan.

c) 815/2013 Errege Dekretuak ukitzen ez dituen instalazioak (17/2020 Foru Legea).

–Sei bisita 5. arrisku taldeko instalazioetara (6 instalazio).

–Lau bisita 4. arrisku taldeko instalazioetara (6 instalazio).

–Hirurogeita hamabi bisita 3., 2. eta 1. arrisku taldeko instalazioetara eta instalazio berrietara (779 instalazio).

815/2013 Errege Dekretuan sartuta ez dauden instalazioetan, 82 ikuskapen eginen dira, guztira, 2021ean, baina, betiere, kontuan harturik unean-unean zenbat langile dauden eskura eta irekita dauden KPKI instalazioak lehenetsi direla.

d) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

Aurreko urteen antzera, kalkulatzen da programatu gabeko 20 bisita eginen direla 2020an.

e) Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

Garraioak aztertuko dira 5. eta 6. arrisku taldeetako 5 instalaziotan, 4. arrisku taldeko 3 instalaziotan, eta 3., 2. eta 1. arrisku taldeetako 4 instalaziotan. Guztira, 12 instalazio kontrolatuko dira.

f) Hondakin uren laginketa eta neurketa.

Programatuta dago 50 laginketa egitea 48 instalaziotan.

g) Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

Jarduketa horietako 10 kontrolatzea programatu da.

Hala, 2021eko ikuskapen programaren barneko bisitak, guztira, honenbeste izanen dira:

ARRISKU INDIZEA

JARDUNEAN DAUDEN KPKIak

Instalazioak

2021eko bisitak

6

3

6

5

24

24

4

32

16

3-2-1-berriak

185

68

KPKI-AK GUZTIRA

244

114

ARRISKU INDIZEA

ITXITAKO KPKIak

Instalazioak

2021eko bisitak

6

0

0

5

3

3

4

1

0

3-2-1

15

0

Beste batzuk*

33

0

KPKI-AK GUZTIRA

49

3

(*) Talde honetan sartzen dira atalasetik azpian egotera igaro diren instalazioak edo beste jarduera batera igaro direnak, jarduera lizentziaren araubidearen barruan, baita erabat itxi diren instalazioak ere.

ARRISKU INDIZEA

KPKI EZ DIRENAK

Instalazioak

2021eko instalazioak

6

0

0

5

6

6

4

6

3

3-2-1-berriak

767

76

KPKI-AK EZ DIRENAK GUZTIRA

779

85

ISURKETEN LAGINKETA ETA NEURKETA

--

50

ATMOSFERARAKO EMISIOAK AZTERTZEKO LABORATEGI AKREDITATUEN KONTROLA

--

10

PROGRAMATU GABEKOAK GUZTIRA

--

20

INTERES KOMUNEKO INSTALAZIO MUGAKIDEAK

--

3

ARRISKU INDIZEA

HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOAK

Instalazioak

2020ko ikuskapenak

6

1

1

5

4

4

4

7

3

3-2-1

10

4

HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOAK, GUZTIRA

22

12

2021erako PROGRAMATUTAKO BISITAK GUZTIRA

277

2021eko BISITAK GUZTIRA

297

4.–INGURUMENA IKUSKATU ETA KONTROLATZEKO 2020KO PROGRAMA BERRIKUSTEA

4.1. Programaren berrikuspen orokorra.

Programan egindako lanek ikuskapen bisita bat daramate loturik kasuan kasuko jardueran, instalazioan edo proiektuan, eta “ikuskapen espediente bat” sortzen dute. Horretan, sortu den informazio eta dokumentu guztiak biltzen dira (aktak, txostenak...).

Ikuskapen txostenak REDIA ikuskapen sareak proposatutako formatuaren araberakoak dira. Puntu jakin batean zehazten da horien baldintzak noraino betetzen diren, eta, 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpekoen kasuan, departamentuaren webgunean argitaratzen dira.

2020an, COVID-19aren ondoriozko pandemia piztu zen. Martxotik ekainera, departamentuko zuzendaritzak berariaz debekatu zituen ikuskapen bisitak. Geroago, behin protokolo bat onetsita bisita horiek modu seguruan egiteko, berriz ekin zitzaien ikuskapenei. Hain zuzen, aipatu behar da protokoloa eraginkorra izan dela eta bisitetan ez dela kutsaturik izan.

2020. urtean egindako ikuskapenen berrikuspenetik eta planaren aurreikuspenekiko konparaziotik honako datu hauek lortzen dira, programaren betetze maila adierazteko.

IRAM KATEGORIA

AURREIKUSITAKO IKUSKAPEN PROGRAMATUAK

EGINDAKO IKUSKAPEN PROGRAMATUAK

%

Jardunean dauden KPKIak

I (6)

10

4

I (5)

20

20

II (4)

16

17

III (3-2-1)

61

52

Guztira

107

93

87

Itxitako KPKIak

I (6)

0

0

I (5)

10

4

II (4)

0

0

III (3-2-1)

0

1

Guztira

10

5

50

KPKI ez direnak

I (6)

0

0

I (5)

1

1

II (4)

3

1

III (3-2-1)

33

5

Guztira

37

7

19

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

I (5)

11

1

II (4)

2

1

III (3-2-1)

2

0

Guztira

15

2

13

Hondakin uren laginketa eta neurketa

50

50

100

Laborategi akreditatuen kontrola

10

4

40

Interes komuneko instalazio mugakideak

3

0

0

2020ko planeko ikuskapen programatuak

228

161

71

2020ko programatu gabeko ikuskapenak

20

26

*

GUZTIRA

248

187

75

(*) Ez da kalkulatzen. Programatu gabe eginiko ikuskapenen kopurua aldatu egiten da ikuskapena egiteko arrazoien arabera; ez du zertan bat etorri aurreikuspenarekin.

Argi dago COVID-19ak eragindako pandemiak baldintzatu duela programaren gauzatze-maila txikia. Dena den, bisitak egin diren denbora-tartean, lan handia egin da, eta egoera normala izan balitz, programaren betetze-maila ohikoa zatekeen, hau da, %100etik oso gertukoa, betiere kontuan hartuta instalazio batzuek itxi egiten dutela, jarduera txikia izan dezaketela edo bestelako ezustekoak gerta daitezkeela.

Guztira, programatuta zeuden ikuskapenetatik 187 ikuskapen egin dira; aurreikusitakoen %75, alegia.

1) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioei dagokienez (jardunean daudenak):

–6. taldeko instalazioetan, hamar bisita zeuden aurreikusiak, eta lau egin dira. Egindako bisiten artean, batean bakarrik ikusi da akats oso larria. Kasu batean, akatsa administratiboa zen, eta bisita bakarra egin zen.

–5. taldean aurreikusitako instalazio guztiak bisitatu dira.

–4. taldean aurreikusitako instalazio guztiak bisitatu dira.

–3-2-1 taldeetan, aurreikusitako 61 instalazioetatik 52 bisitatu dira.

Hortaz, instalazio guztien %87 bisitatu dira. Lehentasuna eman zaio talde honetako instalazioak bisitatzeari, eta bereziki 6. taldekoei, eta betiere kontuan hartuz 5. eta 4. taldeetarako aipatutako ñabardurak.

2) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazio itxiei dagokienez, 5. taldeko hiru instalazio bisitatu dira, eta 3. taldeko bi instalazio; bat, gerora sortutako arrazoiengatik. Guztira, aurreikusitako instalazioen %100.

3) 815/2013 Errege Dekretuak ukitzen ez dituen instalazioei dagokienez, 5. taldeko instalazioa bisitatu da (aurreikusita zegoena, alegia), 4. taldeko hiru instalazioetatik bat, eta 3-2-1 taldeetako 33 instalazioetatik 5, hau da, guztien %19. Aipatu behar da, legez ezarritakoaren arabera, ez dela nahitaezkoa talde honetako instalazioak ikuskatzea. Hortaz, bisitetan lehentasunak ezartzerakoan, talde hau izan da kaltetuena. Izan ere, KPKI instalazioei eman zaie lehentasuna, horiek bisitatzea nahitaezkoa dela ezarrita baitago legez. Bestalde, instalazio batzuetako kontrola GANek egin du, hondakin uren laginketa eta neurketa eginez.

4) Hondakinen mugaz haraindiko garraioen %20 ikuskatu dira, pandemia dela eta.

5) Instalazioen isurketen laginketei eta neurketei dagokienez, aurreikusitako 50 laginketetatik 50 egin ditu akreditatutako ikuskapen entitateak (GAN); hau da, %100. Aipatu behar da instalazio batzuetan ez dela bisitarik egin urte askoan, eta horietako batzuetatik isurketa desagertua zela jada. Hori, dena den, ez da arrazoi izan bisitarik egiteko, baina gorabehera hori jasota geratu da txostenean.

6) Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditazioa duten laborategiei egin beharreko 10 kontroletatik 4 egin dira; %40, alegia. Laborategien jardun txikia eta COVID-19ak eragindako osasun egoera zirela-eta, egoki iritzi zitzaion kontrolak murrizteari.

7) Interes komuneko mugaz haraindiko instalazioei dagokienez, aurreikusitako hiru bisitetatik ez da bat bera ere egin. Arrazoia bera izan da hiru kasuetan: COVID-19ak eragindako osasun egoera zela-eta, zinez komeni zen ahalik eta gehien murriztea ikuskatzaileen presentzia.

228 bisita zeuden programatuak, eta 161 egin dira; guztien %71.

8) Hasiera bateko ikuskapen planean aurreikusita ez zeuden 26 ikuskapen egin dira, nahiz eta hasiera batean 20 egitea zegoen aurreikusita. Errekerimenduak, salaketak eta bestelako gorabeherak frogatzeko izan dira.

Bisita programatuak eta programatu gabeak kontuan harturik, 248 bisita zeuden aurreikusiak, eta 187 egin dira; guztien %75. COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, lehentasuna eman zaio 815/2013 Errege Dekretuak ukitutako instalazioak bisitatzeari, eta horien barruan, arrisku maila handiena dutenei.

2016an zenbait adierazle erantsi ziren. Denboran izanen duten eboluzioak bide emanen du ikuskapenaren jarduna ebaluatzeko eta jakiteko norainokoa den instalazioen betetze maila.

ADIERAZLEAK

EGINDAKO BISITAK

ZEHAPEN ESPEDIENTEA IREKITZEKO PROPOSAMENAK

PROGRAMAKO TXOSTEN ONEN KOPURUA (ez-betetzerik gabekoak)

PROGRAMAKO TXOSTEN EGOKIEN KOPURUA (garrantzi gutxiko ez-betetzeak dituztenak)

PROGRAMAKO TXOSTEN DESEGOKIEN KOPURUA (garrantzi handiko/oso garrantzi handiko ez-betetzeak dituztenak)

2016

N

130

11

20

7

78

%

98

8

15

5

60

2017

N

131

12

25

15

63

%

99

9

19

11

48

2018

N

115

6

20

12

76

%

78

5

17

10

66

2019

N

178

18

51

20

107

%

86

10

29

11

60

2020

N

138

16

43

15

80

%

73

12

31

11

58

ADIERAZLEAK

OSO AKATS GARRANTZITSUAK

AKATS GARRANTZITSUAK

GARRANTZI GUTXIKO AKATSAK

AKATSAK, GUZTIRA

2016

N

42

203

148

393

Batezbestekoa

0,32

1,56

1,14

3,02

2017

N

80

178

101

359

Batezbestekoa

0,63

1,39

0,79

2,81

2018

N

40

153

94

287

Batezbestekoa

0,37

1,42

0,87

2,66

2019

N

72

173

102

347

Batezbestekoa

0,41

0,99

0,59

1,99

2020

N

44

128

68

240

Batezbestekoa

0,32

0,93

0,50

1,75

Zehapen espedienteak irekitzeko proposamenak eta akatsak zenbatzearen ondorioetarako, ikuskapen bisita baten ondorioz izan behar dira, ez beste kontrol batzuetan atzematen direnak (laborategi akreditatu batek edo ikuskapen entitate akreditatu batek egindako txostenak...).

Adierazleek bost urtean izan dituzten emaitzak ikusita, zera ondorioztatzen ahal da:

–2020ko bisiten kopurua txikia da. Arrazoia izan da lan hori martxoa eta maiatza artean eten egin behar izan zela COVID-19ak eragindako pandemiagatik.

–Irekitako zehapen espedienteen kopurua antzekoa da urtero 2016az geroztik.

–Programako txosten onen kopurua (ez-betetzerik gabekoak) progresiboki hazi da 2016az geroztik; %15etik %30 ingurura igaro da.

–Programako txosten egokien kopurua (garrantzi gutxiko ez-betetzeak dituztenak) ere sartuz gero, portzentajeak gora egiten du: %20tik %42ra.

–Bisitetan atzemandako akatsen indizeak behera egin du progresiboki 2016az geroztik: 3,02tik 1,75era.

Denbora-tarte luzeago bateko datuak falta badira ere, ikusten da 2016-2020 aldian ikuskapen lanak eragina izan duela. Instalazioen ia erdian ez da atzeman bisitetan akats garrantzitsurik eta bisita bakoitzean atzemandako akatsen kopuruak ere nabarmen egin du behera.

4.2. 2020ko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

2020ko programan identifikatutako arazo zehatzak, arazo horien egoera urtearen joan-etorrian eta 2021erako aurreikuspena:

ERREFERENTZIA

INSTALAZIOA

ARAZOAK

2020ko EGOERA

2021eko EGOERAREN AURREIKUSPENA

2019/09

Erriberako Mankomunitatearen hondakindegia

Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea.

–Aurreko urteetan hautemandako akatsek bere horretan jarraitzen dute.

–Gai biodegradagarrien isurketaren arazoa konponduko da bioegonkortze instalazioa abian jartzen denean.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

2019/10

Zarata, estanpatze fabrika baten inguruan

Zarata maila apaltzea

–Titularrak ez du akatsak zuzentzeko neurririk hartu; beraz, ingurumenari dagokionez, egoera bera da.

–Udalak ez du pantaila akustiko bat instalatzeko jarduera lizentziarik eman nahi.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

2019/11

Partikula jalkikorrak Ororbian

Emisioak murriztea

–Ustekabeko emisioak eragiten dituzten egoerak identifikatu dira.

–Partikulak emititzeko foku batzuk kendu dira eta ahalmen handiagoko iragazki berriak instalatu dira.

–Partikulen bi laginketa eta analisiak egin dira Ororbiako herrigunean.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

2019/12

Usain txarra Vianako eta Logroñoko aldirietan

Emisioen murrizketa industria instalazio batean.

–Baldintza meteorologikoak direla kausa Logroñon eragozpenak eragiten ahal diren kasuetan, jarduera bertan behera uzteko funtzionamendu protokolo bat ezarri da.

–Usainen neurketa dinamiko bat egin da UNE-EN 13.725 Arauarekin bat.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

–Errioxako ikuskatzaileekin batera egindako bisitak.

2019/13

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (646/2020 Errege Dekretuaren 8. artikulua)

–Egoera bere horretan mantentzen da.

–Titularrak konponbide bakarra proposatu du: 2022an tratamendu zentro bat eraikitzea, eta, ordura arte, araudia ez betetzen segitzea.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

–Urtean bi bisita eginen dira.

2019/14

Behi ustiategia Caparroson

Ingurumen baimen integratuaren baldintzetara egokitzea.

–Ingurumen baimen integratuak banatu eta berrikustea abeletxearen eta digestorearen instalazioetarako.

–Akordioa departamentuarekin, digestatoaren aplikazioa kontrolatzeko prozedura bat ezartzeko.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

Informazio hori aintzat harturik, dauden erreferentzia guztiak mantentzen dira programan.

I. ERANSKINA

Aplikatu beharreko araudia

Aplikatu beharreko legedia, Programa garatzean kontuan hartu beharrekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumenaren barnean zuzenean dagoena da, honako hau, alegia:

1. Legedi orokorra.

–2010/75/EB Zuzentaraua, 2010eko azaroaren 24koa, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emana, industria emisioei buruzkoa (kutsaduraren prebentzioa eta kontrol integratuak).

–1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

–815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamendua onesten duena.

–4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.

–15/2009 Foru Legea, abenduaren 9koa, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa.

–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena.

–93/2006 Foru Dekretua, 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

–448/2014 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Horren bidez, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak onetsi ziren, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, foru aginduaren I. eranskinean jasotzen den moduan (93/2006 Foru Dekretu horren bidez, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen).

2. Atmosfera.

–34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzkoa.

–117/2003 Errege Dekretua, jarduera batzuetan disolbatzaileak erabiltzeagatik konposatu organiko lurrunkor gutxiago aireratzeari buruzkoa.

–100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airea kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen dituena.

–102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–678/2014 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, aldatzen duena 102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–39/2017 Errege Dekretua, urtarrilaren 27koa, aldatzen duena 102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara egiten diren zenbait agente kutsatzaileren emisioak mugatzeari buruzkoa, eta airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duena.

–818/2018 Errege Dekretua, uztailaren 6koa, airearen zenbait kutsatzaileren Estatuko emisioak gutxitzeko neurriei buruzkoa.

–6/2002 Foru Dekretua, eguratsean gai kutsagarriak isurtzen ahal dituzten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintzak ezartzen dituena.

–387/2014 Ebazpena, apirilaren 8koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, emisio atmosferikoen kontrolari buruzko IT-ATM--01 eta IT-ATM--02 jarraibide teknikoak onesten dituena.

3. Hondakinak.

–22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

–833/1988 Errege Dekretua, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea betetzeko Erregelamendua onesten duena.

–AAA/661/2013 Agindua, apirilaren 18koa, hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren I., II. eta III. eranskinak aldatzen dituena.

–Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakia, hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzen duena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat (2014/955/EB).

–180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak garraiatzea arautzen duena.

–14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa.

–646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duena.

–553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak garraiatzea arautzen duena.

–Hondakin jakin batzuei buruzko berariazko araudia (olioak, ontziak, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak, PCBak, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak, pilak, erabiltzen ez diren pneumatikoak...).

4. Hondakin urak.

–849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duena, garatzen baititu Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen aurretiazko titulua eta I., IV., V., VI. eta VII. tituluak.

–1620/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, araztutako urak berrerabiltzeko araubide juridikoa ezartzen duena.

–12/2006 Foru Dekretua, urak saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

5. Zaratak eta bibrazioak.

–37/2003 Legea, zaratari buruzkoa.

–1367/2007 Errege Dekretua, Zaratari buruzko 37/2003 Legea garatzen duena zona akustikoei, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.

–406/2014 Ebazpena, apirilaren 15ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, IT-RUIDO--001 jarraibide teknikoa (instalazioetan zarata neurtzeko txostenen gutxieneko edukiari buruzkoa) onesten duena.

6. Lur kutsatuak.

–22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

–9/2005 Errege Dekretua, lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituena.

–PRA/1080/2017 Agindua, azaroaren 2koa, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren I. eranskina aldatzen duena (dekretu horretan lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklarazioa egiteko irizpide eta estandarrak ezartzen dira).

7. Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 166/2006 (EE) Erregelamendua, gai kutsagarrien emisioen eta transferentzien Europako erregistroa ezartzeari buruzkoa.

–508/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, E-PRTR Erregelamenduko emisioei buruzko eta ingurumen baimen integratuei buruzko informazioa ematea arautzen duena.

–27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumen arloan informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziarako irispidea izateko eskubideak arautzen dituena.

–Batzordearen 2018/1135 Betearazpen Erabakia (EB), 2018ko abuztuaren 10ekoa, ezartzen duena zer informazio mota, zer formatutan eta zer maiztasunez eman behar duten estatu kideek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren (industriako emisioei buruzkoa) aplikazioari buruz.

II. ERANSKINA

Hondakinen instalazioetako eta mugaz haraindiko garraioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia

Ikus 116/2018 Foru Agindua, apirilaren 18koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onetsi baitzen Industria jarduerak ingurumen aldetik ikuskatzeko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko Programa.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 10ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2112346