200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

404/2021 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, elkartea desegiten duena.

2021eko ekainaren 14an, Asesoría Larrasoaña eta Huarte Asesores SLk Asociación de Defensa Jurídica Larzabal elkartea ordezkatuz aurkeztutako eskabide orokorra sartu zen Nafarroako Gobernuan, aipatu erakundea Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistrotik kentzeko eskatuz, 2021eko maiatzaren 20ko batzar nagusi berezian elkartea desegiteko hartutako erabakiaren ondorioz.

Horretarako aurkeztutako dokumentazioak erakusten duenez, aipatutako enpresaburuen erakundeak bete egin ditu desegiteko eta likidatzeko tramite guztiak, bere estatutuetan eta aplikazioko gainerako arauetan aurreikusitakoaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jakinaraztea Asociación de Defensa Jurídica Larzabal elkartea (erregistroan NA/186 inskripzio zenbakia du) erregistrotik kentzeko eskaera aurkeztu dela.

2. Departamentu honen menpe dagoen Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Estatutuen Erregistroan inskripzio hori deuseztatzeko behar diren idazpen eta oharpenak egitea.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, dagozkion ondorio publikoak izan ditzan.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea interesdunek errekurtsoa jartzen ahal dutela, Iruñeko Lan arloko Epaitegiari zuzendua, lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2112168