2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2021eko lan-egutegia

Alkatetzak abenduaren 21ean emandako 1741/2019 Ebazpenaren bidez, Altsasuko Udalaren lan egutegia onetsi da 2021erako; haren testua hitzez hitz ematen da osorik:

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala erabaki ondoren, bidezkoa da onestea Altsasuko Udalaren zerbitzuko langileen 2021eko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.

2020ko azaroaren 26an egutegi proposamena aurkeztu zen Idazkaritzako, Langileriako, Herritarren arretarako bulegoko, Ogasuneko eta Hirigintzako zerbitzuetarako, eta Antolaketa eta Giza Baliabideen Batzordeak hura aztertu zuen, 2020ko abenduaren 10ean eginiko bilkuran. Gerora, egutegi horri atxiki zaizkio Berdintasuneko, Ludotekako, Kiroleko eta Gazteriako zerbitzuak.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Altsasuko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2021eko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 29a: Herriko jaieguna (San Pedro).

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Abenduaren 7a, 24a eta 31 ez dira lanegunak izanen, lanaldi soberakinagatik. Orobat, langile horientzat onetsi den egutegian 3 egun, 5 ordu eta 30 minutu daude sobera, eta horren aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute ordu horiek noiz hartu.

Bigarrena.–Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 izanen da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin bat.

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 9:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 90 minutuak, malgutasunez, 7:30etik 9:00ak arte eta 15:00etatik 16:30 arte. Jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 14:30 arte izanen da.

Berdintasuneko, Kiroleko, Gazteriako eta Ludotekako zerbitzuek zeinek bere ordutegia izanen dute, eranskinaren arabera.

Honako zerbitzu hauek berariazko egutegia eta ordutegia izanen dituzte, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean: Kultura, Udaltzaingoa, Haur Eskola, eta Udal Obrak eta Zerbitzuak.

Hirugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande eta larunbat guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko apartatuan adierazitako jaiegunak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Altsasuko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau sindikatuen ordezkaritzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Altsasun, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2015845