2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2020ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen 2020ko bosgarren aurrekontu-aldaketa, gastu partida hauei aurre egiteko: 1-21100-16004 Udal funtzionarioen montepioa eta familia laguntza, 1-33702-21000 Urtegiko instalazioen mantentze-lanak, eta 1-92000-22604 Egintza juridikoen, notarioen eta abokatuen ordainsariak. Kreditu-gehigarria, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua: 74.000 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aritzalan (Deierri), 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2016091