2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2020ko aurrekontuko 5., 6. eta 7. aldaketak. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontuan aldaketak egiteko 5., 6. eta 7. espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Atarrabian, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2015961