2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Deialdia, laguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubidean, merkatariei, zerbitzuei eta ostalaritzari.
Laburpena

Udalbatza honek, 2020ko abenduaren 14an legez egindako osoko bilkuran, onetsi zituen deialdia eta hura arautzen duten oinarriak.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/540030). DDBN identifikazioa: 540030.

Laguntzen plan honen bidez, Valtierrako Udalak egin nahi du hurbileko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sektorearen alde. Valtierrako Udalaren ustez ezinbestekoa da izatea hurbileko merkataritza eta zerbitzu ehuna, herritarren beharrei erantzunen diena. Horregatik, ikusirik egun zer egoera sortu den COVID-19aren osasun-krisiarengatik eta Valtierran aplikatzeagatik 57/2020 Foru Agindua, ikusirik negozio asko itxi behar izan direla, edo diru-sarrerak asko murriztu zaizkiela, atzeman da interes orokorra sendotzeko beharra, baita ekonomia eta merkataritza jarduera sendotzeko beharra ere, eta, horretarako, laguntza hau sortu da, zuzendurik dagoena merkatariei, ostalariei eta zerbitzu emaileei, hain zuzen ere hurbileko zerbitzua eskaintzearen alde eta herria indartzearen alde gogotik ari diren merkatariei, ostalariei eta zerbitzu emaileei.

Laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izanen da, eskabideak banaka ebaluatuz. Betiere, bermatuko dira publikotasunaren, konkurrentziaren, gardentasunaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak, bai eta eraginkortasunaren eta efizientziarenak ere, jaso direnak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean.

Horri buruz hartutako erabakia betez, aipatutako oinarriak argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, berma daitezen objektibotasun, konkurrentzia eta publikotasunaren printzipioak.

Valtierran, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2016001