2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, prebentzio, sustapen eta gizarte-lankidetzarako proiektuak eta/edo jarduerak gauzatzen dituzten parte-hartze sozialeko eta irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko laguntzena. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/541405). DDBN identifikazioa: 541405. Urtea: 2021.

a) Onuradun izateko baldintzak: deialdi honetara bilduz gero, parte-hartze sozialeko entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

Legez eratuta eta Elkarteen Udal Erregistroan modu ofizialean inskribatuta egotea dirulaguntzaren eskabidea aurkezten den unean. Bermatu beharko dute, halaber, haien legezko ordezkariak baduela ahalorde nahikoa deialdi honetan parte hartzeko eta entitatearen izenean konpromisoak hartzeko.

Irabazi-asmorik ez izatea eta haien estatutuetan agertzea deialdi honen 2. puntuan adierazi diren helburuetariko bat.

Beren proiektuak Tuteran gauzatzea.

Ezin izanen dute deialdi honetan parte hartu talde profesionalek eta/edo erdiprofesionalek, ez eta deialdi hau dela bide onura ekonomikoa lortzeko asmoz berariaz antolatzen direnek ere.

Tuterako Udalarekiko zerga betebeharrak egunean izatea.

Aurreko deialdietan ezarritako baldintzak bete ez dituztenei dirulaguntza ukatuko zaie.

Laguntza hartzen duen proiektua gauzatzeko epea ez da urtebete baino luzeagoa izanen eta deialdiko urtean burutuko da (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra).

b) Proiektuek bete beharrekoak:

Dirulaguntza ematen ahal zaie esku-hartze sozialeko edo gisako proiektuei, baldin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta harekin bat datozen gainerako legeetan arautzen diren udal eskumeneko zerbitzuen osagarriak edo ordezkoak badira, edo toki interesekoak badira, eta bat etortzen badira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin eta haren erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuarekin.

Tuteran, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2016064