2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Aldaketa, pilotalekuko barne araubidearen erregelamenduan. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko abenduaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Tebasko Kontzejuaren pilotalekuko barne araubidearen erregelamenduan, 16. artikuluan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespen hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin. Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Aldaketaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.

Tebasen, 2020ko abenduaren 21ean.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2016066