2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako
eskudantziak bereganatzea

Abenduaren 23ko 10/2020 Dekretua.

Ikusita Alkatetzaren 2020ko uztailaren 8ko 6/2020 Dekretua, zeinaren bidez Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten baitira legez Alkatetzarenak diren zenbait eskumen.

Kontuan harturik Tokiko Gobernu Batzarrak bilkurak egiteko duen zailtasuna Eguberrietako egun hauetan, eta beharrezkoa izanik erabakiak hartzea ohiko kudeaketarako, efizientziaz eta arin egin dadin haien tramitazioa;

Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Alkateak bereganatzea Alkatetzaren uztailaren 8ko 6/2020 Dekretuaren bidez Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskudantziak.

Bigarrena.–Dekretu honen bidezko bereganatzeak ondorioak izanen ditu ematen den egunetik oporraldia bukatu arte, hots, 2021eko urtarrilaren 8a arte, egun hori barne.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta honen berri ematea Udalbatzari, egiten den lehenbiziko osoko bilkura arruntean.

Laugarrena.–Hau igortzea Udalaren alor guztietara, Kontu-hartzailetzara, Aholkularitza Juridikora eta Idazkaritza Nagusira, behar diren ondorioak sor ditzan.

Tafallan, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2016178