2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

1/2020 eta 2/2020 aldaketak Juan Francés de Iribarren Musika Eskolaren Patronatuaren aurrekontuan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Juan Francés de Iribarren Musika Eskolaren Patronatuaren 2020ko aurrekontuan aldaketa egiteko 1. eta 2. espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Zangozan, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2016126