2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

1/2020, 2/2020 eta 3/2020 aldaketak Udalaren zahar etxearen erakunde autonomoaren aurrekontuan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen San Vicente de Paúl Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2020ko aurrekontuan aldaketak egiteko 1., 2. eta 3. espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Zangozan, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2016124