2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN AMESKOA

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an, 3/2020 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da, bere horretan, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

–Aparteko kreditu bat gaitzea,3.630,00 eurokoa, “9200-22604.–Aholkularitza juridikoa” izeneko aurrekontu-aplikazioan; honen kargura finantzatuko da:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.630,00 euro.

Guztira: 3.630,00 euro.

San Martin Ameskoan, 2020ko abenduaren 22an.–Burua, Víctor María Olazarán Ruiz de Galarreta.

Iragarkiaren kodea: L2015929