2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

23/2020 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Señorío de Zuasti Golf Club SAk eskaturik aurkeztu eta 456/2020 prozedura arrunt gisa tramitaturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea.

Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letraduak abenduaren 10eko ofizioaren bidez egindako errekerimenduan jakinarazi du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela (456/2020 prozedura arrunta) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 109/2020 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez xedatu baitzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Nafarroako Gobernuak eta Autopistas de Navarra SAk sinatutako hitzarmena, Zuastiko zerbitzugunean bidesari eremu berri bat irekitzeari dagokionez. Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen, 58. artikuluko 1., 3. eta 4. zenbakietan xedatutakoarekin bat, eskatzen du administrazio espedientea igortzea eta interesdunak epatzea eta jakinaren gainean jartzea, aipatu legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluak, Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuari dagokionez, ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Señorío de Zuasti Golf Club SAk eskaturik aurkeztu eta 456/2020 prozedura arrunt gisa tramitaturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea.

2. Afera honetan, Itzako Udala eta Zuasti Larrache elkartea hirugarren interesduntzat hartzea. Hortaz, ebazpen hau jakinarazten zaie eta dei egiten zaie 9 eguneko epean ager daitezen demandatu gisa.

3. Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzitara agertu eta, bidezkoa bada, errekurtso horretan demandatu gisa ager daitezen, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea 45. artikuluari dagokionez.

Iruñean, 2020ko abenduaren 23an.–Idazkari tekniko nagusia, José M.ª Cebrián Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F2016099