2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2021eko lan-egutegia

Orkoiengo Udaleko alkateak abenduaren 23ko 2020-579 Ebazpena eman du, langileen 2021eko lan-egutegia onesteko. Hona hemen ebazpena:

Ikusirik Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Ikusirik 2020ko ekainaren 18an Orkoiengo Udalak osoko bilkuran hartutako erabakia, proposatzen duena 2021eko irailaren 29a, San Migel eguna, herriko jaieguna izan dadin, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 24an eman 819/2020 Ebazpenaren bidez finkatu baitzen.

Ikusirik udal honetako langileek aurkeztu lan egutegiaren proposamena, indarrean dagoen legediak emandako eskumenak baliatuz,

ERABAKITZEN DU:

1.–Honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Irailaren 29a: San Migel. herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a eta 7a: Konstituzioaren eguna eta biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Orkoiengo Udaleko langileen urteko lanaldiaren banaketa, egun bakoitzeko, zazpi ordu eta hogei minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera bete beharrekoa, goizeko zazpietatik arratsaldeko lauetara, salbu eta Orkoiengo Musika Eskolako langileen kasuan eta beste ordutegi bat ezarrita dutenen kasuan.

3.–Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak udal bulegoetan: goizeko 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere.

5.–Erabaki edo egintza honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita edo, aitzinetik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, edo

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Orkoienen, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2016093