2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

5, 6 eta 7/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an, Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak hartutako erabaki bat, hasiera batez onesten zituena 2020ko ekitaldiko aurrekontuko 5, 6 eta 7/2020 aldaketak. Legez ezarritako jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kreditua:

1.3420.6220001.–Obrak; “Luzaideko Arretxe udal pilotalekuko barneko argien instalazioak berritzea”: 13.937,94 euro.

Honela finantzatuta:

1.7508002.–Dirulaguntza, funts honetatik: “Aparteko funtsa, tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako”: 12.119,95 euro

Beheratzea, deuseztatzeagatik, 1.817,99 euro, gastuen partida honetan: 1.3232.6220000, Ikastetxe publikoko portxea ixteko eta zolatzeko lanak.

Aparteko kreditua:

1.1533.6090000.–“Euri-urak Luzaideko herrigunetik ateratzeko modua egokitzea”: 12.131,86 euro.

Honela finantzatuta:

1.7508007.–Dirulaguntza, Erabilera Libreko Funtsetik, despopulazioaren kontra: 5.065,35 euro.

Beheratzea, deuseztatzeagatik, 3.496,00 euro, gastuen partida honetan: 1.3232.6220000, Ikastetxe publikoko portxea ixteko eta zolatzeko lanak.

Beheratzea, deuseztatzeagatik, 2.970,87 euro, gastuen partida honetan: 1.1602.6920000, Pilotaleku aldeko saneamendu kolektoreko obrak.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 599,64 euro.

Aparteko kreditua:

1.4320.22706.–“Luzaideko udal-mugarteko bide berdeei buruzko proiektu teknikoa / Azterlana”: 9.680,00 euro.

Honela finantzatuta:

1.7508008.–Pirinioetako 2020ko Planeko dirulaguntza: 7.744,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 1.936,00 euro.

Luzaiden, 2020ko abenduaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2016121