2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

8/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an, Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak hartutako erabakia, hasiera batez onesten zuena 2020ko ekitaldiko aurrekontuko 8. aldaketa. Legez ezarritako jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kreditua:

1.4121.6900000.–“Luzaideko oihan-jarduketak, 2020-2021eko kanpainaren proiektu teknikoa egitea; ordainsarien %50”: 3.522,20 euro.

Honela finantzatuta:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.522,20 euro.

Luzaiden, 2020ko abenduaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2016119