2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena 3/2020 aldaketa

Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 3/2020 aldaketa egitea udal aurrekontuan. Zegokion ediktua argitaratu zen 2020ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik egin gabe, aldaketa hori behin betiko onetsirik gelditu da, 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, eta hala ematen da aditzera.

Espedientean jasotako aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan honako kontsignazio hauek gelditu dira:

GASTUAK:

4. kapitulua.–Xedea: Transferentzia arruntak. Aurrekoa: 399.000,00 euro. Aldaketa: 31.000,00 euro. Gaur egungoa: 430.000,00 euro.

6. kapitulua.–Xedea: Inbertsio errealak. Aurrekoa: 372.800,00 euro. Aldaketa: 36.500,00 euro. Gaur egungoa: 409.300,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Xedea: Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak. Aurrekoa: 349.920,00 euro. Aldaketa: 11.000,00 euro. Gaur egungoa: 360.920,00 euro.

8. kapitulua.–Xedea: finantza-aktiboak. Aurrekoa: 60.600,00 euro. Aldaketa: 36.500,00 euro. Gaur egungoa: 97.100,00 euro.

Lodosan, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2016060