2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

6/2020 aurrekontu-aldaketa.
Hasierako onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2020ko azaroaren 3an egindako Osoko Bilkuran, hasierako onespena eman zion 2020ari dagokion aurrekontuaren seigarren aldaketari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako espedientea Udal Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal-oholean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, hala baderitzote, erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik eginez gero, Udalbatzak horien gaineko erabakia hartuko eta aurrekontua behin betiko onetsiko du.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurrez aipatutako jendaurrean jartzeko epea igaro ondoren.

Jende guztiak jakin dezan argitaratzen da.

Irurtzunen, 2020ko abenduaren 18an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2015829