2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Esprontzedako Udalak, 2020ko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, aldaketa egiteko Esprontzedako Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. Erabakia argitaratu zen 2020ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da espedientea.

Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua: 14.797,87 euro.

7. kapitulua: 35.518,00 euro.

8. kapitulua: 32.334,13 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 82.650,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua: 2.650,00 euro.

4. kapitulua: 2.000 euro.

6. kapitulua: 78.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 82.650,00 euro.

Esprontzedan, 2020ko abenduaren 16an.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

Iragarkiaren kodea: L2016057