2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

2020ko aurrekontuko 2., 3., 4. eta 5. aldaketak.
Behin betiko onespena

Aurrekontuetako aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2020ko azaroaren 24ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2 ALDAKETA

Kreditu gehigarria

Partida:

1 2311 4630000 Auñamendi mankomunitatea COVID fondoa 1.752,62 euro.

Finantzazioa:

1 4508010 COVID fondo berezia 1.752,62 euro.

3 ALDAKETA

Kreditu gehigarria

Partida:

1 4390 4700000 COVID-19 laguntzak 18.000,00 euro.

Finantzazioa:

1 4508010 COVID fondo berezia 7.010,48 euro.

1 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako 10.989,52 euro.

4 ALDAKETA

Kreditu gehigarria

Partida:

1 4620 6370000 Energia berriztagarrien garapen proiek. 16.500,00 euro.

Finantzazioa:

1 7508012 Energia berriztagarrien proiek. dirulag. 16.500,00 euro.

5 ALDAKETA

Kreditu transferentzia positiboak

Partida:

1 2391 2279900 Genero berdintasuna-jarduerak 1.000,00 euro.

Finantzazioa:

1 2391 4890000 Genero jarduerentzako laguntza -1.000,00 euro.

Erron, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2015834