2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, honako errekurtso honetan interesdun direnei: gora jotzeko errekurtsoa, kontra egiten diona Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 16ko 161/2020 Ebazpenari.

Iragarki honen bidez jakitera ematen da ezen Héctor Chiquirrín Zubietak gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu duela, kontra egiteko Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 16ko 161/2020 Ebazpenari. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda batzuk onetsi ziren; hain zuzen ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 19ko 94/2020 Ebazpenaren bidez ireki ziren zerrenda espezifikoen ondoriozkoak. Zehazki, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen zerrendak, Sukaldaritza eta Pastelgintza (gaztelania) eta Jatetxe Zerbitzuak (gaztelania) espezialitatekoak.

Hori horrela, eta bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), espezialitate horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko abenduaren 24an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2016150