2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Gora jotzeko errekurtsoa, ordaindutako baimen
berreskuragarriaz Alkatetzak emandako ebazpenaren
kontra 1461/2020 Ebazpena

Burlatako Udaleko jarduneko alkateak, 2020ko abenduaren 15ean, 1461/2020 ebazpena eman zuen.

Ikusirik gora jotzeko 20-01358 errekurtsoa, M.ª Pilar Hernández Ardanazek jarria, zeinak hizpide baitu eskaera bat, baimen ordaindutzat har dadin, nahitaezko eginbeharra dela eta, etxean egotea prebentzioagatik, norbera zaurgarria izateagatik COVID-19aren aurrean.

Hala, legez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Udalaren alegazio txostena, eman dena babes harturik urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12. artikulua (foru dekretu horren bidez partez garatzen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez).

2. Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea gora jotzeko 20-000698 errekurtsoaren espediente administratiboa. Errekurtsoa M.ª Pilar Hernández Ardanazek jarri zuen, eta hizpide du eskaera bat, baimen ordaindutzat har dadin, nahitaezko eginbeharra dela eta, etxean egotea prebentzioagatik, norbera zaurgarria izateagatik COVID-19aren aurrean.

3. Xedatzea ebazpen hau jakinaraztea behar diren pertsona eta entitate guztiei, baldin eta haien eskubide edo interes bidezkoak ukitzen badira errekurtsogilearen nahikariak baietsiz gero, eta haiek epatzea 10 egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira.

Burlatan, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2015635