2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Aurrekontuko 05/2020 aldaketa

Beteluko Udalak, 2020ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Beteluko Udaleko aurrekontua aldatzeko 05/2020 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Betelun, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2016118