2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuetako 1/2020 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2020ko azaroaren 24ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu gehigarria

Partida, zenbatekoa.

3360 6890000 Iturissaren balioa azpimarratzea 11.029,00 euro.

Finantzazio iturriak.

Partida, zenbatekoa.

7508007 iturissako jarduketen dirulag. 6.797,37 euro.

7790002 MECNA Iturissa 2.500,00 euro.

870000 Diruzaintzako soberakina gastu orokorretarako 1.731,63 euro.

Auritzen, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2016061