2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, geografo lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautapen proben bidez osatzeko deialdiaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 9an emandako 2662/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 14koa), deialdi bat onetsi zen geografo lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko hautaproben bidez: zerrenda bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea aldi baterako kontratazioak egiteko. Prozesu horren barrenean, Silvia Zabalza Armendariz andreak, Ana María Urtasun Idiazabal andreak, Eva María Lizarraga Eslava andreak eta Goizeder Lacunza Rosendo andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2662/2020 Ebazpenaren aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek eska dezakete aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoen kopia bidal dakien Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori; halaxe xedatu baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Cristina Zozaya Iribarren.

Iragarkiaren kodea: F2015867