199. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FALTZES

Deialdia, udaltzain lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Lehen probaren behin betiko emaitzak eta bigarren proba egiteko eguna

Faltzesko Udalaren zerbitzura aritzeko udaltzain-agente lanpostu bat betetzeko oposizioko lehen proba (teorikoa) 2021eko uztailaren 28an egin zen. Dagokion deialdia, hain zuzen, 2021eko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an.

Plikak 2021eko uztailaren 29an ireki ziren, lortutako kalifikazioen behin-behineko emaitzekin, eta bost egun baliodun iragan dira erreklamaziorik batere aurkeztu gabe; hartara, bat etorriz oinarrietan xedaturikoarekin, ebatzi dut:

1. Lehen probaren (teorikoa) behin betiko kalifikazioak onestea, eranskinean ageri baitira, Faltzesko Udalaren zerbitzura aritzeko udaltzain-agente lanpostu bat betetzeko oposizioan, eta argitara daitezela agintzea, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

2. Oposizioko bigarren proba egiteko, 2021eko urriaren 6a ezartzea, 09:00etan, Azkoiengo Udal Kiroldegian (Río kalea 51, Azkoien). Lehen ariketa gainditu duten izangaiek parte hartzen ahalko dute proba horretan.

Proban ariketa fisikoak eginen dira, deialdian jaso bezala egin beharrekoak. Dei bakarra eginen da, eta izangaiek behar bezala identifikaturik joan beharko dute.

LEHEN PROBAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK

a) Proba gainditu dutenak, puntuazio-ordenan:

Enrique Lezáun Fabo: 88 puntu.

Fernando Orta Escalada: 88 puntu.

Sandra Bernal Martín: 84 puntu.

Diego Heredia Cano: 84 puntu.

Julio Javier Vicente Porcel: 84 puntu.

Jacobo Albisu Fernández de Arcaya: 80 puntu.

Yésica Barraso González: 80 puntu.

Mikel García Juguera: 80 puntu.

Francisco Javier Enériz Villafranca: 76 puntu.

Rubén Gárriz Eransus: 76 puntu.

Jonás González García: 74 puntu.

Karine Manrique Laurentie: 70 puntu.

Gonzalo Martínez Bodero: 68 puntu.

Javier Movellán Oroz: 58 puntu.

b) Proba gainditu ez dutenak:

Nora Pueyo Villanueva: 42 puntu.

Faltzesen, 2021eko abuztuaren 12an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2112513