199. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

78/2021 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean 2019-2020 ikasturteari dagozkion sari bereziak esleitzen baitira, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan (oinarrizko, erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoak eta Diseinua lanbide irakaskuntzetan.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du Nafarroako Foru Komunitatean 2019-2020 ikasturteari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoak eta Diseinua lanbide irakaskuntzetako sari bereziak eman dakizkiela beren ikasketa ibilbide bikainagatik merezi izan dituzten ikasleei. Sari horiek hezkuntza sistemako oinarrizko, erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako eta Arte Plastikoak eta Diseinua lanbide irakaskuntzetarako dira, eta horien deialdia Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak abenduaren 15ean emandako 132/2020 Ebazpenaren bitartez egin zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikasleei esleitzea hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako (oinarrizko, erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoak eta Diseinua lanbide irakaskuntzetako Nafarroako Foru Komunitateko 2019-2020 ikasturteko sari bereziak.

2. Ikasle horiek aipatu saria aitortzen dien diploma jaso dezatela xedatzea.

3. Agintzea 300na euro ordain dakizkien Lanbide Heziketako goi-mailan saritutako hamasei ikasleei, 250na euro Lanbide Heziketako erdi-mailan saritutako hamahiru ikasleei, eta 200na euro oinarrizko Lanbide Heziketan saritutako 3 ikasleei, abenduaren 15eko 132/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Diru hori 2021eko gastu aurrekontuko “Sariak eta lehiaketak” izeneko 422001 43100 2268 322E00 partidaren kargura ordainduko da.

4. Konpromisotik askatzea exekutatu gabe gelditu den gastua, 4.850 eurokoa, diru hori 2021eko gastu aurrekontuko “Sariak eta lehiaketak” izeneko 422001 43100 2268 322E00 partidara itzultze aldera.

5. Goi-mailako ikasle sarituak aurkeztu ahal izanen dira, aldez aurretik izena emanda, eta dagokienaren arabera, 2019-2020 ikasturteko sari nazional hauetara: goi-mailako Lanbide Heziketakoetara eta arte irakaskuntza profesionaletakoetara, musika, dantza eta arte plastikoak eta diseinuaren arloetan, ikasleei beren errendimendu akademikoa aitortzeko ematen diren horietan.

6. Agintzea ikasle sarituen ikasketa-espedientean ager dadila kasuan kasuko eginbidea, egiaztatzen duena ikasleak lortu duela Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoak eta Diseinua lanbide ikasketen sari berezia, 2019-2020 ikasturteari dagokiona.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

9. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, saritutako ikasleek ikasketak egin dituzten ikastetxeetara eta ikasle sarituei.

Iruñean, 2021eko uztailaren 19an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Oinarrizko lanbide titulua izanik, oinarrizko LHko sari berezia jaso duten ikasleak

ABIZENAK

IZENA

ARLOA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Galarza Infante

Xabier

Ostalaritza eta Turismoa

Sukaldaritza eta Jatetxeak

Uharte BHI

Mendibe Castillo

Ibai

Informatika eta Komunikazioak

Bulegoko Informatika

Uharte BHI

Valencia Solorzano

Sofía Nicol

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Zurgintza eta Altzarigintza

Donibane II

LHko teknikari titulua izanik, erdi-mailako LHko sari berezia jaso duten ikasleak

ABIZENAK

IZENA

ARLOA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Abadiano Abadia

Thalía

Merkataritza eta Marketina

Merkataritzako Jarduerak

Mª Ana Sanz II

Aguas Esparza

César

Fabrikazio Mekanikoa

Mekanizazioa

Virgen del Camino IIP

Azanza Albizu

Irache

Administrazioa eta Kudeaketa

Administrazio Kudeaketa

María Inmaculada II pribatua

Barandalla Garrués

Josu

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Zurgintza eta Altzarigintza

Donibane II

Elurbide Tardio

Nayim

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Karrozeria

Donapea IIP

Fernández Palacios

Iñigo

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonentzako Arreta

Lizarrako II Politeknikoa

Ganuza Alcalde

M.ª Luisa

Osasuna

Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

María Inmaculada II pribatua

Hualdia Calizaya

Juliana Natividad

Ostalaritza eta Turismoa

Jatetxeko Zerbitzuak

Burlada LH II

Marzo Campo

M.ª Pilar

Nekazaritza

Lorategiak eta Loradendak

Agroforestal II

Molino Rangel

Mikel

Elektrizitatea eta Elektronika

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak

Salesianos Politeknikoa II pribatua

Parejo Morales

Judit

Irudi Pertsonala

Estetika eta Edergintza

Burlada LH II

Sarasola Santamaria

David

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Hotz eta Aire-girotze Instalazioak

Lizarrako II Politeknikoa

Zúñiga Sola

Pablo

Informatika eta Komunikazioak

Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak

Cuatrovientos II pribatua

LHko goi-mailako eta Arte Plastikoak eta Diseinuko teknikari titulua izanik, goi-mailako LHko sari berezia jaso duten ikasleak

ABIZENAK

IZENA

ARLOA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Aquerreta Escribano

Alejandra

Liburuaren arloko Arte Aplikatuak

Grabatua eta Estanpazio Teknikak

Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Arbeloa Roldán

Judith

Administrazioa eta Kudeaketa

Administrazioa eta Finantzak

Lizarrako II Politeknikoa

Ayala López de Pariza

Maite

Elikagaien Industriak

Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea

Ega BHI

Bozal Saiz

Leyre

Ostalaritza eta Turismoa

Turismoko Gidaritza, Informazioa eta Laguntza

Lizarrako II Politeknikoa

Caballero Gómez

Irune

Nekazaritza

Abeltzaintza eta Abere Osasuneko Laguntza

Agroforestal II

Cosano Avilés

Enériz

Merkataritza eta Marketina

Nazioarteko Merkataritza

Mª Ana Sanz II

De Zia Lozares

Unai

Elektrizitatea eta Elektronika

Telekomunikazio eta Informatika Sistemak

Donapea IIP

Goñi Ezcaray

Miriam

Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa

Ikus-entzunezko Grafika

Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Labiano Cerón

Carlos

Informatika eta Komunikazioak

Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa

Cuatrovientos II pribatua

Lacarra Ansa

Eduardo

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Mekatronika Industriala

Ribera del Arga BHI

Mariezcurrena Iribarren

Naiara

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Haur Hezkuntza

Hezitzaile Eskola II

Paucar Tenecela

Katherine Aracely

Irudi Pertsonala

Estetika Integrala eta Ongizatea

Burlada LH II

Ripalda Galdeano

Jesús

Energia eta Ura

Zentral Elektrikoak

Energia Berriztagarrien Goi Mailako II

Rubio Alfaro

Estefanía

Liburuaren arloko Arte Aplikatuak

Grabatua eta Estanpazio Teknikak

Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Sarasate Ibarrola

Raúl

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Egokitzapen Fisikoa

Lumbier LH IIP

Veselinova Hadzhieva

Miroslava

Osasuna

Aho-hortzetako Higienea

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa II

Iragarkiaren kodea: F2111990