199. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2021eko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko epeari buruzko iragarkia eman zen argitara 2021eko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 30ean, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera.

Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.

ONETSITAKO ARAUDIA

Honela idatzita agertuko da I.1 apartatua:

I.1.–Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro koadro edo zatiki bakoitza: 0,10 euro, metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean.

Aurreko puntuan (I.1 apartatu honetan) adierazitako tasak eten eginen dira 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

Honela idatzita agertuko da I.5 apartatua:

“... I.5.–Salmentetarako etxolak, jostetarako eta ikuskizunetarako instalazioak:

Salmentetarako etxolek eta jostetarako eta ikuskizunetarako instalazioek okupatutako azalera edozein izanik ere, gehienez 10 euro ordainduko dute eguneko.

Tasa hauek atzeraeraginez aplikatuko dira, 2021eko urtarrilaren 1etik hasita”.

Aldaketa hauek aipatu ondorioekin indarrean jarriko dira, behin betiko onespenaren ondotik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean aldaketen testua argitaratu eta biharamunean.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko abuztuaren 13an.–Jarduneko alkatea, M.ª Inmaculada Múgica Ustárroz.

Iragarkiaren kodea: L2112562