198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2021eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2021eko abuztuaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 2021/1 eta 2021/2 aldaketak, 2021eko ekitaldiko aurrekontu arruntari dagozkionak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Esan, 2021eko abuztuaren 9an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2112337