198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, 2019ko, 2020ko eta 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2021eko abuztuaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019ko, 2020ko eta 2021eko plantilla organikoaren aldaketa.

Erabakia Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Valtierran, 2021eko abuztuaren 13an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2112566