198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Lizasoko UE-8 unitatean, 2. poligonoko 3036. lurzatia urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Ultzamako Alkatetzak 2021eko abuztuaren 4an emandako 204/2021 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen espediente hau: “Lizasoko (Ultzama) UE-08 exekuzio unitatea (katastroko 2. poligonoko 3036. lurzatia) urbanizatzeko proiektua”, Residencial Ibero SL entitatearen eskariz. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74., 79., 134. eta 168.etik 170.era bitarteko artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko abuztuaren 4an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2112454