198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2021erako zerga-tasak

Torres del Rioko Udalak, 2021eko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, 2021erako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2021eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 5ekoan, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Argitara ematen da 2021eko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga-Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3koa, aplikatu behar dena maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako EJZaren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %2,2 denbora tarte guztietarako, lurraren balio-gehikuntza zehazteko (zerga-oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %15.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Torres del Rion, 2021eko abuztuaren 16an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2112595