198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Determinazio egituratzaileen aldaketa Udal Plan Orokorrean,
S-12, S-13 eta S-14 sektoreetan. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren uztailaren 19ko 72E/2021 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen San Adriango Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, S-12, S-13 eta S-14 sektoreei eragiten diena, Laser Ebro SLk sustatua.

Aldaketa horri dagokion hirigintzako araudia argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

San Adrianen, 2021eko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112295