198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Sustatzailea: Cristian Sanz Martínez.

Jarduera: nekazaritzako pabiloien transformazio zentroa, potentzia 160 kilowattamperetik 400 kilowattamperera igotzeagatik (handitzea).

Tokia: 5. poligonoa, 1802. lurzatia.

Ribaforadan, 2021eko abuztuaren 16an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2112620