198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa, 4. poligonoko 47. eta 48. lurzatiei eta hirigintzako araudi partikularreko 33. artikuluari dagokienez. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira lurzoru urbanizaezin kategorizazioaren aldaketa, Puiuko 4. poligonoko aipatu 47. eta 48. lurzatietan, eta aldaketa, Puiuko Udal Planeko araudi partikularreko laborantzako biltegiei buruzko 33.3 artikularen idazketan. Sustatzailea Ramón Guillén Guillén da, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren uztailaren 22ko 84E/2021 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoaren gardentasun atarian (http://pueyo.sedelectronica.es).

Puiun, 2021eko abuztuaren 12an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112478