198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

5/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1. 5/2021 aparteko kreditua, gastu-partida honetarako: 4121 62900 Abeltzaintzako azpiegiturak, 1.700,00 euro. Partida honen kargura finantzatuko da: 8700001 Diruzaintzako gerakina, zenbateko berarekin.

Larragoan, 2021eko abuztuaren 9an.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2112333