198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLE

2021eko karga-tasak. Hasierako onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2020ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Itzallen (Zaraitzu) 2021eko ekitaldian aplikatu beharreko tarifak eta, beraz, honela geldituko dira partidak eta zenbatekoak.

–2021eko belarrak:

1.–Ordainketa partikularrei: 0,1971 euro/erregu.

2.–Ordainketa Itzalleko Kontzejuari: 0,3941 euro/erregu.

–Edateko eta ureztatzeko uraren zerbitzuaren kanona 2021ean: 112,57 euro/kontagailu paratua (BEZa barne).

–Saneamendu zerbitzuaren kanona, 2021ean: 56,29 euro/kutxeta paratua (BEZa barne).

–Ur kontsumoaren prezio publikoa, 2021ean: 0,098813 euro/m³ (BEZa barne).

–Etxerako epaitzak, 2021ean: 34,39 euro/lotea.

–Herritarrendako lanak, 2021ean:

1.–Motozerra eta guzti: 80,11 euro/eguna (8 orduko lana).

2.–Arrunta: 70,13 euro/eguna (8 orduko lana).

3.–Ordu bat, makineria, pala etab. duen traktorearekin: 44,14 euro/lanordua.

4.–Ordu bat, traktore bakarrarekin, atoidun ibilgailuarekin eta abarrekin: 29,49 euro/lanordua.

–Kilometrajea, 2021ean:

1.–Mendi-ibilgailuan, pistaz eta bidez: 6,95 euro bidaia bakoitzeko.

2.–Ibilgailuan, errepidez: 0,32 euro/km.

–Sakristautzako boluntario zerbitzua: 70,13 euro hilean-boluntarioa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako tarifak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, tarifak behin betiko onetsitzat joko dira.

Itzallen (Zaraitzu), 2021eko abuztuaren 13an.–Alkatea, Francisco Sarries Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2112602