2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
2021/3 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Irurtzungo Udalbatzak, 2021eko ekainaren 29an egindako Osoko Bilkuran, hasierako onespena eman zion 2021ari dagokion aurrekontuaren hirugarren aldaketari.
2021eko ekitaldiko aurrekontuaren 3. aldaketaren hasierako onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (163. zenbakia, 2021eko uztailaren 14koa), eta jendaurrean jartzeko epea alegaziorik aurkeztu gabe igaro ondoren, behin betiko onartutzat jotzen da, eta dagozkion ondorioak izan ditzan argitaratu egiten da, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
2021/3 AA
Mota: aparteko kreditua.
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
3232.6220001 | Ikastetxeko inguratzailearen isolamendua | 73.216,42 |
Gastuen gehikuntza osotara: 73.216,42
Finantzaketa:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
7503000 | Ikastetxeko inguratzailearen dirulaguntza | 39.273,18 |
79100 | Eskualde Garapeneko Funtsaren dirulaguntza | 33.943,24 |
Finantzaketa osotara: 73.216,42
Jende guztiak jakin dezan argitaratzen da eta behin betiko onespen hau bide hauetako bat erabiliz aurkaratzen ahal dela ohartarazten da:
a) Berraztertzeko helegitea, Irurtzungo Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Irurtzunen, 2021eko abuztuaren 17an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2112648