198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

“Funesko Udalaren Musika Eskola” erakunde autonomoa sortzea

Funesko Udalak, 2021eko abuztuaren 12an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

Lehena.–”Funesko Udalaren Musika Eskola” erakunde autonomoa sortzea, zerbitzu publiko gisa, xedetzat harturik kalitate ez-profesionaleko hezkuntza artistikoa ematea, amateurrak prestatzea eta musikaz gozatzea.

Bigarrena.–Musika eskola pribatutik Funesko Udalaren musika eskola publikora aldatzeko eskatzea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroari. Aipatu erregistroa hezkuntzaren arloan eskuduna den departamentuko Ikastetxeen Erregistroen mendekoa da.

Hirugarrena.–Funesko Musika Eskolaren estatutuak onestea, bai eta langileen plantilla organikoa ere, biak ala biak espedientean jasota baitaude. Jendaurrean jarriko dira 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta.

Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea behar diren agiriak sina ditzan, Udalaren Musika Eskola abian jartzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2021eko abuztuaren 16an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2112616