198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2021eko 7., 8., 9. eta 10. aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

2021eko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

–7/2021 kreditu-gehigarria, gastu-partida honetarako: 9200-21600 Administrazio elektronikoa ezartzea; 850,00 euro. Partida hauen kargura finantzatuko da: 7508002 Administrazio elektronikorako dirulaguntza (756,25 euro) eta 8700001 Diruzaintzako gerakina (93,75 euro).

–8/2021 aparteko kreditua, gastu-partida honetarako: 3121-2120006 Kontsultategi medikoko inguratzailea hobetzea; 5044,26 euro. Partida honen kargura finantzatuko da: 7508007 Kontsultategi medikoko inguratzailea hobetzeko dirulaguntza (zenbateko bera).

–9/2021 aparteko kreditua, gastu-partida honetarako: 4411-22300 Garraio zerbitzua; 605,00 euro. Partida honen kargura finantzatuko da: 8700001 Diruzaintzako gerakina (zenbateko bera).

–10/2021 aparteko kreditua, gastu-partida honetarako: 9200-22203 Aplikazio informatikoak; 1.200,00 euro. Partida honen kargura finantzatuko da: 8700001 Diruzaintzako gerakina (zenbateko bera).

Eulaten, 2021eko abuztuaren 9an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2112335