198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Ordenantza, Udalaren aretoen eta lokalen (Kultur Etxea) erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2021eko abuztuaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren aretoen eta lokalen (Kultur Etxea) erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eritze Atetzen, 2021eko abuztuaren 17an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2112629